Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/04/30, asteartea

4.044 hernaniarren bultzada ezkerreko indar subiranisten ahotsa Espainian entzunarazko

Hernaniko EH Bilduren izenean, gure eskerrik beroena eman nahi dizuegu gure proiektua babesteagatik. 4.044 hernaniarren botoa ja­so dugu, Espainiako azken hauteskundeetan baino 1.165 boto gehiago. Hernanin indar politiko nagusia garela berretsi dugu. Hernanin bezala, Euskal Herrian ere independentista eta ezkerreko indar bakarra gara eta EH Bilduren ahotsa, ezker subiranistaren ahotsa, Espai­niako erakundeetan ere egotea garrantzitsua da. Orain bukatu berri den legegintzaldian erakutsi dugu gure ordezkariek Espainiako politikan eragiteko ahalmena dutela. Orain bikoiztu dugu diputatu kopurua eta, gainera, ez gaude bakarrik. EH Bil­duren ordezkariak eskuz es­ku arituko baitira Kata­lu­niako lehen indarrarekin ba­tera, ERCrekin batera. Bi in­dar independentistok estaturik gabeko nazioen aldeko mugimendu sendoa osatu du­gu eta, gustatu ala ez, Es­painiako erakundeetan gure ahotsa entzun beharko dute. Zuek hala erabaki duzuelako.

Luis Intxauspe Arozamena eta Xabier Lertxundi Asteasuinzarra