Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/04/18, osteguna

Salatzen jarraitzen dugu

Beste behin, hauteskunde kan­paina honetan, berriro ari dira EAJ-PNVren kartelak kentzen, gauetan. Oso adierazgarria da, ukitzen ez dituzten kartel ba­karrak, EH Bildurenak direla. Gainera, hauteskunde propagandara bideratuta ez dauden espazioetan ere, azaldu dira EH Bilduren pankartak.

Praktika hau ohikoa da, bai­na horregatik, ez diogu sala­tzeari utziko. Garbi dago, norbait urduri jartzen ari dela.

Hernaniarrek ez badituzte EAJ-PNVren kartelak ikusten, ez da jartzen ez ditugulako. Esan nahi dizuegu, hemen gaudela, eta batzuek ixilarazi nahi bagaituzte ere, Madrilen izango garela, Euskadi­ren­ga­tik eta Euskadirentzat lanean, beti bezala.