Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani

2019/04/16, asteartea

Mateo 7, 4-5

Josu Arrieta Iraola

Hauteskunde sasoi betean gau­­de eta ohi den bezala, aur­ka­riak guztia txarto egiten du eta norberak dena ondo. Kro­ni­­kan apirilaren 11ko EAJ al­der­­dia­ren oharra horren eredu da, Bil­duk egin duen guztia gaizki dagoela edo be­randu datorrela dio, eta EAJk Her­na­ni gobernatu zuenean guz­tia ondo eta zu­zen egin zue­la esaten baitu. Hala ere, orduko lorpen bikainena ai­patzea ahaztu zaie, hain zu­zen Osiñagako zerrategiaren lizen­tzia, bigarren aldian ere, legearen kontra eman zutena. EAJko oharrak esaten du, bai­ta ere, nola aprobetxatu zuten ez­ker aber­tzalearen ile­­galiza­zioa, «kargu publiko guztiei ordaindu ge­ni­en egindako lana­ga­tik?»; hau da, zinego­tzi guzti­en artean pastela ba­na­tzeko.

Bestalde, aste honetan ber­tan, pentsiodunen biltzarrak alderdi guztiak gonbidatu zi­tuen asteleheneko batzarrera. Bildu eta Orain Her­na­ni joan zi­ren, eta dituzten pro­posa­me­nak azaldu zituzten. EAJ eta PSOE, berriz, ez ziren azaldu ere egin.

Azaldutako guztiak Biblia­ren aipu bat eransteko aukera ematen du:

Eta nolaz esan diezaiokezu senideari: «utz begian dauka­an lasto-izpia ateratzen», zuk zeurean haga daukazula? Itxu­razale hori! Ken lehenengo zeure begitik haga, eta ordu­an ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia atera­tzeko. Mateo 7, 4-5