Gezurrak hanka motzak ditu!!

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 14a, 02:00

Hernaniko Udaleko 2015-2019 epealdiko langileen ordezkari­ek Udal Zerbitzuak saileko lan­gileek (zenbait langilek ho­be esanda) hauteskunde sindikalen aurrean langile guztiei parte ez hartzeko eginiko deial­diaren aurrean ondorengoa esan nahi dugu.

Zilegia da kritika eta zilegia da disidentzia, baina kon­tu izan, nahi duena esaten du­e­nak nahi ez duena entzuten du. Marra gorriak igarotzeak ondorioak ditu eta zuek egin moduan guk gure iritzia plaza publikora ateratzea erabaki dugu.

Zuen baieztapenak gezurretan oinarriturik daude, udal langileek ezagutzen baitute gure jarduna eta badute udal gobernuarekin izan ditugun gorabeheren berri.

Hemen arazoa beste bat da, idatzian esaten denak baino, ezkutatu eta esaten ez denak baitu garrantzia. Hemen arazoak %18 du izena, urte luzez ordu extren kontura eginiko negozio eta txantxulloak amai­tu izana, urte luzetan emandako praktika txar ba­tzuk amaitu izana, zoritxarrez ezagutzen ditugun beste ba­tzuk bere horretan dirauten arren. Bai edozein udal langile eta Hernaniko herritar lotsaraziko luketen portaera eta praktika desegokiak. Zuen malaostiak aurreko guztia du oinarri.

Oso larria da gure ustez lan­gile hauek, Hernaniko Udaleko Langileen Batzarrak harturiko hainbat erabakiren gainetik jarri nahi izana. Pre­karitatearen aurka egin ez du­gula diozue, bada langileen or­dezkariek prekaritatea mu­rriz­teko Udal Zerbitzuak saileko lanpostuak egonkortzeko deialdiak egitea borrokatu eta lortu ostean lorpen hori bera kritikatzea ez da onargarria. Amaitzeko lan sariak igotzeko moduaren inguruan diozuenak ez du barkamenik, inork borrokatu badu gai horren inguruan langileen ordezkaritza hau izan baita eta hori udal langile guztiek badakite.

Hauxe da momentuz esateko daukaguna.

Imanol Beroitz Insausti, Fermin Mitxelena Otaño, Jokin Nazabal Iriberri, Malores Etxeberria Arrese eta Joxe Arrieta Iraola

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!