Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani

2019/03/15, ostirala

Zigortuak

Gaur gazteen greba antolatu da mundu mailan ingurumen garbiago bat aldarrikatu eta ingurugiroarekiko tratu txarrak salatzeko (strikeforfuture). Deialdi honen bidez, kon­tzientziazioa lortu nahi da, adieraziz zer eragiten diogun planetari eta geuri, gure kon­tsumo ohituren ondorioz, batipat arnasten dugun kutxaduragaitik.

Gure inguruan, duda gutxi, eta gutxienez Gipuzkoa mailan, Hernani izango dela aire kalitateari dagokionez galera ikuspegitik, eredu nagusia, eta beste arazoekin alderatuz ja­betu gaitezen kaltetuak herri­tar guztiok garela, batipat adinekoak eta umeak.

Horrela, politikari guztiei, eskatzen diet arreta gehiago jartzea, papelerak sortzen di­tuen usain txarren inguruan eta ugaritzen ari diren, herri­ta­rrek azaldu dituzten kexei.  papeleran usain txarren gaitik. 

Kexa hitza erabiltzen dut ohikoena delako atsekabea dago­enean,  kezka sortzen du­en zerbaitegatik edo adostasunik ez dagoenean.

Gaia serio da eta nahiz eta informazioa gehiago ez izan Osakidetzan aldetik, oihartzun handia du gure herrian; ingurumen eta bizi kalitatean galerak, minbizia, asma, alergiak eta antzeko gaixotasunak zabal­tzen ari direla.... eta hau jasanezina da.

Nahiz eta udaletxetik kontrakoa esan, Hernanin arnasten dugun airea, gure osasunerako ez dakigu ze neurritan, baina kaltegarria da. Kontuan izanda beste empresa eta auto­biak sortzen dituzten ku­txadurak... zigortuak bizi gara.

Erosotasunaren bidez bizikalitatea igotzea ez da exigen­tzia, arnasten dugun airearen kalitatea estreinatu genduenean bezala mantentzea baizik... opari gixara jaso genduena mundu honetara etorri ginenean: ingurumen atsegin atmosfera garbi batean.     


Iulen Lizaso Aldalur