Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/03/10, igandea

EH Bilduren aldizkariak kontatzen ez dizuna

EH Bilduren aldizkariak kontatzen ez dizuna

Eta ongi diot, hernaniarrei 3.758 euro kostatu zaizkigu buzoietara iritsi zaigun aldizkaria. Eta Udalarena dela dirudien arren, Udaleko beste alderdiei ez zaigu kontsultatu ere egin, ezta abisatu ere, ez eta leku pixka bat eskaini. Gainera, orain dela zazpi hilabete beste aldizkari berdina iritsi zitzaigun posta guneetara 4.270 euro kostatu zena. Beste alderdiok gure propaganda guk geronek berea ordain­tzen du.

Orain, adibidez, Atsegin­de­giren itxiera iragartzen digute, baina ez digute esaten ekainean iragarri zutela, orain bederatzi hilabete, eta oraindik ez dela ezer ere ez egin. Ave Marian gune berri baten sorkuntza ere berriz iragartzen digute, ekainean bezala, ea orain zerbait egiten den. 

Oraindik ikusi ez ditugun markesinak berritzeko plan bat zegoela ez digute esaten. Eta, gogoratzen zarete haur parke bateko estalpearena? Norbaitek ikusi al du? Eta horrela gauza gehiago... hauek adibide batzuk besterik ez dira.

100.000 euro, 2018an, Ur­bieta kalea oinezkoentzat jar­tzeko, horren berririk ez. Mañe i Flaquerren berrurbanizazioa? Berririk ez. Konp­ostarentzako instalazio baten inguruan ­ zen, baina ez daki inork ezerrez. Ema­kumeen etxea? Gel­ditua. Kaleak garbitzeko ma­kinaren erosketa 2017ko erabakia da eta orain jarri da martxan prozesua. Obretan lanean ari direnentzako ibilgailua? Eze­r ere ez. Zu­bipeko la­nak? Nork daki. Atletismoko pis­ta? Zero.

Gutxienez eskertu beharko da aldizkari hauek euskaraz eta gazteleraz izatea, eta horrela herritar guztiek jakin dezakete, beti gure udaletxean gertatze den bezala, ez da egia? Ahaztu baino lehen, kudeaketaren par­te ere bada zergen %1eko igoera, baina horren berri ez digu ematen EH Bilduren aldizkariak.