Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani

2019/03/08, ostirala

Egin genuen, izango Gara

Hernaniar askok gertu-gertutik bizi izan genuen Egin egun­kariaren itxiera, eta oraindik amorru ilun bat nabaritzen dugu Eziago poligonotik pasa­tzen garenean. Atxilotuak, torturatuak, ehundaka langile ka­leratuak? Oraindik bizi-bizi dugun iragan krudela. Baina aldi berean, gogoratzekoa da egun horietan (herri honek hainbatetan erakutsi duen han­ditasunarekin) piztu zen elkar­tasun uholdea. Herriz he­rri, au­zoetan, lantegi eta ikaste­txe­e­tan, milaka eta milaka euskal herritarrek maitasunez eta duin­tasunez Espainiaren errepresioari aurre egin, eta be­rriz ere gure komunikabide propio­ak eraiki genituen, eta hortik sortu zen Gara egun­karia.

20 urte luze joan dira,  bai­na Espainiar Estatuaren aparatuek errepresioaren bidea man­tentzen dute, oraingoan txantaje eta lapurketa ekonomikoa erabilita. Gara egunkaria ito egin nahi dute, itxi egin nahi dute, eta horrek denon eran­tzuna merezi du. Denon eran­tzuna, denon askatasuna dagoelako jokoan. Adierazpen askatasuna, langileen egoera, gure herriaren bizitza sozial, politiko eta kulturalak jasango lukeen kalte ikaragarria, de­ne­tatik esan nezake? Baina erasoa hain agerikoa da, non hitzak baino, elkartasun ekin­tzak behar diren.

Iada ekimen ezberdinak martxan daude, asko Gararen harpidedun egin gara, baina askoz ere gehiago behar dira. Ziur nago borroka hau irabaziko dugula. Gara aurrera!