Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Jasota-Bezala

2019/02/22, ostirala

Ez jan eta ez jaten utzi

Txotx denboraldiko gauetako za­­raten inguruko ikerketa egin zuen Laecor enpresak Udalak eskatuta, eta ondorioztatu zen 2017ko ekainaren 13an gomendatzen den zarata neurriak gain­ditzen zirela, gaueko 24:00ak eta 05:00ak bitartean, Nafarroa, Zapa eta Andrekale kaleetan.
Ordutik, guk dakigula, gure udaletxeak ez du neurririk hartu arazoa konpondu eta Kaxkoko bizilagunoi eskatzen dugun eta galdu dugun bizi-kalitatea itzultzeko.

2018ko urrian mozioa aurkeztu zen, kaleko zaratak mu­rriztu eta Kaxkoko bizilagunok atsedenerako eskubidea errespetatu zedin. Mozia baztertu egin zuen Plenoak, eta beste aldera begira jarraitzen du kaleko gauetako zaraten inguruan galdetzen zaionean, konponbiderik proposatu gabe.

Gure udaletxeak egoera ne­gar­garria uzten digu EH Bil­du­ren 12 urteko kudeaketaren eta D. Luis Intxausti Aro­za­me­na­ren azken 8 urteen ondoren.

Galdera da; gure udaletxeak eta gobernatzen gaituzten erakundeek ez dakite arazoa konpontzen, edo ez dute nahi?
Konponbidea jasota dago aplikatzen ez diren udal ordenantzetan, eta bizilagun batzuk pentsatzen dugu errespetu haundiagoarekin tratatzen di­re­la bisitatzen gaituzten turistak, bestelako turismo mota bat posible dela defendatzen du­gun herriko bizilagunok baino.
Beraz, galdetzen dugu: gutxi batzuen onura ekonomikoa lehenesten al da, bizilagunon ongizatearen gainetik?


Marie Claire Aduriz Martinez, Kaxko hobetu