Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Jasota Bezala

2018/12/26, asteazkena

Kontrakantxak 12 urte

Anartz Elosegi Mujika

Lehenik eta behin, eskerrak eman beharrean gaude gazte­txeko kideak, Kontrakantxaren urteurrena dela eta, pasa diren bi asteetan antolatzen lagundu, parte hartu, bertara hurbildu, zabaldu eta edonola zerikusia izan duzuen guztioi; milesker benetan hau aurrera ateratzen laguntzeagatik. Bestalde, argi dugu urteurreneko ajea pasata lanean jarraituko dugula, eta duela 12 urte finkatu ziren eta orain arte borrokatu diren fun­tzioak (besteak beste, bizi ere­du ezberdinak planteatzea, herriko gazteen harremanak sendotzea, gazteei taberna, lo­kal eta markaturiko estandarrez haratago beste espazio eta aisialdi mota bat eskaintzea, in­dibidualis­mo­arekin apurtuz kolektibizazioa bultzatzea, gaz­teon sorkuntza eta iniziatiba bultzatzea eta he­rria eta kaleak girotzea) bete­tzeko helburua­re­kin borrokan jarraituko dugula, gauzak alda­tzea lortu den arren, oraindik asko dugulako borrokatzeko.
Bestalde, adierazi nahi du­gu, bide hau ezin dugula pertsona bakar batzuek egin, eta orain arte hau gauzatzen egon zareten guztiok, bakoitzak ahal izan du­en bezala, horretan jarrai­tze­­ra animatzen zaituztegu, zuek gabe ez ginatekeelako hemen egongo. Eta besteei, gonbita egi­ten di­­zuegu, proiektu eta proze­su honen parte izateko, norbe­rak ahal duen ekarpena egiten (antolatutako gauzetara azalduz, asanbladaren parte izanez, gaztetxearen gauzak lagunen artean eta sare sozialetan za­bal­­duz, edo beste edozein mo­du­tan), ekarpen txiki oro gazte­txe­arentzat aberasgarria bai­ta. 
Bukatzeko, gogoratu gazte­txeko asanblada ostegunetan 17:00etan egiten dela gaztetxean bertan, eta irekia izateaz gain, ekarpen eta laguntza oro jaso­tzeko prest gaudela.

Anartz Elosegi Mujika