Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
Jasota Bezala

2018/12/24, astelehena

Orain Hernani! eta euskara

Lotsagarria eta errespetu falta ikaragarria iruditu zitzaidan azken Plenoan Orain Herna­ni!-k adierazitakoa euskararen normalizazioaren aurka. Eus­karaldiaren argazkirako le­hen ilaran jarri bai, baina “euskararen aldeko” maskara flashak itzali orduko kendu dute. Belarriprest baino argazkiprest dira hauek.

Udalaren Euskararen Nor­ma­­lizaziorako VI. Plana onar­tzea zen gaia. OH!-k aurka bozkatuko zuela adierazi zuen eta, azalpenean, lotsagarriak, min­ga­rriak eta errespeturik gabeko ar­gudioak entzun behar izan ge­nituen, gaztelera hutsean, noski.

Euskara Planaren kontrako bozka zuritzeko OH!ren aitzakia: Udaltzaingoaren bi bando. Akatsak  medio, Kaxkoan euskara hutsean jarritako bi bando. Udalak, bere jardunean, herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzen ditu eta komunikazio guztiak elebietan eskuragarri daude. Bi bando euskaraz jartzeagatik Udalak gaztelera hiztun elebakarrak diskriminatzen dituela ondorioztatu du OH!-k.

Gaztelania hiztun elebakarren eskubideak, lege “nazionalen” babesa dutela gogorarazi zigun OH!-k. Lege “espainiarrek” euskaldunon hizkuntza eskubideak ere babesten dituztela, baina, zoritxarrez, espainiar legeak -gure nazioa ez baita Espainia, OH!-rena izango da akaso- euskaldunon eskubideak bermatzeko hutsaren hurrengoa direla oso ondo dakigu.

Ordu erdiko eztabaida su­tsuaren ondoren, ni, nire taldeko eta beste taldeetako zinego­tzi asko asaldatu ginen azalpenak entzun ahala; sentitutako presioagatik edo esandakoak disimulatu nahian, kontra bozkatu beharrean, abstenitu egin zen OH!. Are okerragoa!

Nork ez ditu hernaniarron hizkuntza eskubideak errespetatzen? Zergatik ezin dut nik, alkateak, nire hizkuntzan jardun Hernaniko Udaleko zinegotzi guztiekin? Nork ez ditu eskubideak errespetatzen?