Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
Jasota Bezala

2018/12/23, igandea

Hernaniarren Oroimen Historikoa 2018

Nik ere, Oroimen Historikoa 2018 Migranteak-deiturikoaren harira, beste memoria bat berreskuratu nahiko nuke, beste ikuspuntu batetik: bertakoena.

Bertakoak, pasa zituztenak pasa eta gero, harriturik ikusi zuten nola zetozten tren geltokitik ehundaka espainiar be­ren egurrezko maletekin.

Hernaniarrek, bizi behar izan zuten nola saboteatzen zituzten txistularien bandaren saioak. Zenbat hernaniarrek aditu ote zuten “Hable en cristiano!”, mespretxuz?... askok. “Azken etorriberri gosepasatuak halaxe esaten zigun! Eta gu, ixildu egin behar!” gogoratu arazten dit batek. Anizta­su­na­ren aberastasuna, noski!

Oroitzen dira baita ere, no­la inguruko enpresa haundiak, bertan bilatu ordez, askotan no­la joaten ziren kanpora, Es­pai­niara, langile berriak ekartzera.

Etorkin hauen artean sen­tsibilitatedun asko baziren, ge­ro­ra integratu edota gutxienez errespetua erakutsi dutenak bertakoekiko. Baina hazkunde demografiko honek suposatu zuena, kultura/herri baten tra­jedia izan da.

Amaitzeko, esan nahiko nuke, herrialde batean batzuk atzerrira joateak ez duela he­rri­alde osoa emigrante bihur­tzen. “Los vascos, un pueblo emigrante” esaldian desitxuraketa intentzionatu bat ikusten dut (esan liteke hori irakurrita, Euskal Herria beste etnia nomada horietako bat izan de­la, eta hain xuxen Herri honek ezaugarritzat duena da, milaka urte daramazkila leku berean).