Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Jasota-Bezala

2018/12/22, larunbata

2018-11-23ko idatziari erantzuna

Idatzi horretan egia ez diren hainbat esaldi argitaratu dira; ondorengoak, adibidez:

‘Ez ditugu ulertzen zure ha­rridura eta haserrea’. ‘Haserrea’ hitza asmatu egin du, ez baitago azaroaren 14ko idatzian.

‘Giroa berotzea gustatzen zai­zu, biktima papera hartzeko’. Kaxko Elkartera bidalitako 200 idatzi ingurutan (asko prentsan argitaratuak), zuzendaritza batzordeak babestu ez dituenak gehienetan moduak egokiak ez direlako, ez da egia esaten, testua manipulatu egiten da, behin eta berriro leporatzen zaio batzordeari ez duela bizilagunengatik ezer egiten eta batzordeko hainbat kideren portaera salatzen da, bere proposamenak ez babesteagatik. Hala ere, defentsarako, lau urtetan hiru idatzi bakarrik erantzun zaizkie.

‘Zure eta zure taldearen akatsa... era neketsuan defendatu dituzue gutxi batzuen interes ekonomikoak, bizilagunaren ongizatearen eta legalitatearen aurrean. Bizilagunekiko errespetu falta da hori’. Bizilagunei kasu egin zaie, Berriak eta udaletxearen aurrean egindako erreklamazioak babestuz (eta hainbat tabernari zigorrak jarri eta baten bat itxi da, ezarritako araudia ez betetzeagatik).

‘Izan dizugun errespeturik ez duzu merezi’. Ez du inolako errespeturik erakutsi Kaxko Elkartearekiko, ez eta batzordeko kideekiko. Bere ordezkaria bertan zela egindako aurrenekotako bileraren ondoren, honek idatzi bat argitaratu zuen Kaxko Elkarteko lehendakaria kritikatuz. Batzordeak aho batez erabakita, azaldu zi­tzaioan idatziko gezurrak zu­zentzeko.

‘Kaxkoko ordena arazoari aurre egin gabe; kontrakoa egin duzu’. Kaxko Elkarteak eskatuta, udaletxeak hainbat neurri hartu ditu bizilagunak ez kaltetzeko, polizia patruilak gehituta, tabernak egungo araudira egokituz, kalean pixa egiteagatik jarritako isunak areagotuz, sute prebentziorako simulakroekin, zaratak neurtuz eta gehiago. Badakigu beste proposamen batzuk ez direla gauzatu. 100 aldiz lorpen gehiago izan dira, diozuenez, negozioak eta bizilagunak babesteko lanean daramazkizuen urte horietan zuek eta zuen elkarteek lortutakoak baino.

Hori guztiagatik, eskatzen dizuet frogatzeko non dagoen gezurrik, Kaxko Elkarteak argitaratutakoan. Zerbait argitaratzekotan, egiarekin egin, eta manipulatu gabe, bestela, babesik gabe jarraituko duzue.

Aurreko idatzi batzuk ba­bes­ten agertzen ziren bizilagun batzuek babes hori ukatu dute.

Juncal Dorronsoro Mocha, Kaxko Elkarteko lehendakaria