Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Jasota Bezala

2018/12/18, asteartea

Ez dakit barre edo negar egin

Irakurri dut Hernani 10 udal gardenenen artean dagoela, eta ez dut jakin barre edo negar egin behar nuen. Ez dut imajinatu nahi nola dauden gainontzekoak!

Azaldu egingo dut; legegin­tza­ldi honetan hainbat aldiz dei­tu dut Datuen Babeserako Euskal Agentziara aholku eta in­­forme eske, EH Bilduk da­tuen ba­beserako legearen gainean egiten duen interpretazio mu­rriz­taile eta baztertzailea dela-eta. Eragotzi egin digu udal in­formaziora iristea, gure galdera askori ez zaio erantzunik ematen edo egindako galderarekin zerikusirik ez duten erantzunak ematen dizkigute, etab. EH Bilduk informazioraino iristeko trabak jarri besterik ez du egin.

Parte-hartzeari dagokionez, berdin. Badirudi prozesu parte-hartzaileetan garran­tzitsuena ez dela jendeak parte hartzea, baizik eta prozesua. Hernaniarrek parte hartzen ez badute, zertarako parte-hartze prozesuak? Bi adibide, azalpen modura. Batetik, Hernani Era­ba­ki. 16 urtetik gorako 1.285 per­tsonaren parte-hartzearekin hasi ziren, eta aurten 1.791 pertsonak hartu dute parte; horietatik 615ek 8 eta 15 urte artean zeuzkaten, eta 1.176k, 16 urtetik gora. Bost urte daramazkigu parte-hartze sistema honekin, eta jende gehiagok parte hartzen duela itxura emateko bururatu zaien bakarra da, diru publikoa nola gastatu 8 eta 15 urte arteko umeek bozkatzea.

Bestalde, aipatu nahi dugu harrobian zer egin erabakitzeko prozesua. Lau edo bost bileretan batez beste 12 lagunek hartu dute parte, ia beti berdinek. Eta EH Bilduri zoragarri iruditzen zaio!

Hernanik 16 urtetik gorako 17.000 biztanle baino gehiago dauzka, eta EH Bilduren gobernantza eredua partehartzailea bada, bere ereduak ez du fun­tzionatzen.
Gardentasunera pausuak ema­teko, kontzientzian garden izan behar da. Gaur arte ikusi dudana da EH Bilduk ezkutatu, estali eta oposizioan dauden he­rri­ko ordezkariekin ezer ez par­te­katzearen aldeko jarrera duela.