Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Jasota Bezala

2018/12/10, astelehena

Gardentasuna Hernaniko Udalean

Joan den ostiralean, abenduaren 7an, Diario Vascon irakurri genuen ohar batek zion DYN­TRAren arabera, Her­na­niko Udala Euskadiko hamar gardenen artean dagoela. 
Argitu nahi dut Dyntra munduko aurreneko plataforma kolaboratiboa dela gizarte zibilarentzat diren erakundeen gobernu irekiak neurtu eta kudeatzen dituena. 
Modu erlatiboan ontzat ematen ditugu datuak, eta ez du­gu zalantzarik egiten gar­den­­tasun-rankingean Herna­nik pos­­tu hori izan dezakeenik. 
Aurrerago, datu objektiboekin balorazioa egiten da 159 adierazle kontuan hartuta, eta Hernaniko udalak horietatik 79 betetzen ditu. Hortaz, ulertu dezakegu Hernanik beste 80ak ez dituela betetzen, ezta?
Gardentasuna ez da Her­naniko udalaren ezaugarri na­barmenena kalean, herritarren artean. Erregistroan sar­tzen diren idatziak denbora-tarte batean erantzun beharko lituzke, eta orokorrean, ez du egiten. Ez bakarrik niri, orokorrean gertatzen dela uste dut. Kide batzuk eskatu didate gehitzeko udaletxe barruan ere gauza bera gertatzen dela. 
Edonola ere, eta gai honetan daukadan ezjakintasuna kontuan hartuta, Udalak 159 adierazletatik 79 betetzea, eta 80 ez betetzea ez zait bereziki ona iruditzen. Inhar Olanok dion bezala, asko dago hobe­tzeko, eta guk uste dugu askoz gehiago dela. 
Lugo, Ourense, Salamanca, Soria, Ciudad Real, Cadiz, Te­ruel, Caceres, eta Tole­doren atze­an dago Hernani. Eta oso urru­ti dauzka oraindik Bilboko Udala (142 adierazle), Gasteiz eta Donostia (141 adierazle bakoitzak), Eibar (136), Getxo (126), Barakaldo (121)…
Aipatutako oharrak autokonplazientzia gehiegi dauka, idatzi duenaren eskutik. Al­der­dikoia iruditzen zait, ko­mu­nikabideetan agertu diren beste hainbat balorazio sen­tsazionalisten antzera. Adibi­de bezala daukagu txotx denboraldia Kaxkoan. 
Oker naiz edo artikuluak zuzenketa publikoa merezi du?
Ion Azpiazu Goñi
KaxkoHobetu