Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
Jasota Bezala

2018/12/05, asteazkena

Kaxko Hobetuzi erantzuna. Jose Maria Gonzalez Oterinori zuzenduta

Idatzi hau 18/10/13an bidali zenuenari erantzuna da. Ez dugu elkar ezagutzen, ez dugu agurrik ere trukatu, eta ez da­kit zerk bultzatzen zaituen ha­la jokatzera, ezagutzen ez duzun baten aurka. Eta batez ere, ez dakit zergatik jo duzun komunikabideetara Kaxko El­kar­tea­ren kontra, eta gure lehendakariaren kontra egiteko.
Aurreneko gauza eta ga­rran­tzitsuena: errespetua.
Kaxko Elkartea osatzen du­gunok ez dizkizugu onartuko gure lehendakariaren inguruan idatzitako mespretxuzko hitzak. 
Taldean lana egiten dugu eta ahalegintzen gara geure Kaxkoa hobetu dadin. Pertso­nak garen heinean, huts egin dezakegu, baina inolaz ere ho­rrek ez du mespretxurik justifikatzen, min egiteko as­moa besterik ez baitauka horrek. 
Bigarren kontua: agian ez dakizu, baina erabaki oro denon artean hitz egin eta hartzen ditugu egiten ditugun bilera eta batzarretan; talde bat gara, eta lehendakariaren kargua lege-aginduzkoa da.
Guztien iritzi eta ekarpenak ongietorriak dira, betiere, errespetuzkoak badira.
Hirugarren kontua: Kax­ko Elkartean harrituta gaude daukazun informazio kopuruarekin, izan ere, ez zara Kax­koan bizi eta ez duzu egiten ditugun batzarretan par­te-hartzen. 
Horregatik guztiagatik, elkartea osatzen dugunokin biltzera gonbidatzen zaitugu, elkar ezagutu ahal izateko, eta Kaxko Hobetu zer den azaldu diezaguzun, baita Kax­koaren mailan ordezka­tzen duenaz informazioa eman ere.

 Juncal Dorronsoro Mocha
Kaxko Auzo Elkartea