Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
Jasota Bezala

2018/11/29, osteguna

Iruña Veleia: 10 urteko injustizia eta bidegabekeria

Bai, 10 urte bete dira Gasteiz ondoko  Iruña Veleiako aztarnategian bikain lanean ari zi­ren Eliseo Gil eta beste bi, kanporatu eta enkausatu zituztenetik. Arrazoia: beren lan taldeak aurkitu zituen grafitoak (euskaraz, latinez, eta beste hiz­kuntza batzuetan;  buztinean, egurrean, harrian, hezurrean edota kristalean eginikoak) egiazkoak zirela defendatu zutela. Hasieran denek jo zi­tuzten egiazkotzat, baina  po­liki–poliki, eta, argudio eskasak erabiliz, faltsuak zirela esaten hasi zen Arabako Foru Aldundia EHUko katedradun batzuen laguntzarekin, horretarako era guztietako trikimailuak erabiliz.

Injustizia galanta gai honekin burutzen ari direna: hamar urte­ko bankillo zigorrari, zazpi urteko kartzela eta 300.000 euroko diru isuna erantsi nahi dizkiete, laster burutuko den epaiketan.

Bidegabekeria ere ez da makala: euskararekin loturiko aztarnak eskasak dira gurean, horrela baztertzen ibiltzeko. Hau guztiaren egiazkotasuna ala faltsukeria frogatzeko bi­deak badaude egon: grafitoak eta aztarnak Europako Arkeo­metria laborategietara eramatea eta indusketa berri kontrolatuak egitea, milaka eta milaka lagunek eskatzen dugun bezala. Horretarako borondatea behar!