Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
Jasota-Bezala

2018/11/23, ostirala

Interes ekonomikoak bizilagunen ongizatearen aurretik

Kaixo, Alberto: Azaroaren 14an Kronikan eta DVn argitaratu zenuenaren harira gauza ba­tzuk esan nahi dizkizugu, nahiz eta ez nauzun zuzenean aipatzen, niregatik ari baitzara adierazpen batzuetan.
Ez ditugu ulertzen zure ha­rridura eta haserrea. Ai­pa­tzen duzun idatzia ez dago zu­ri zuzendua. Kargua utzi zenuen, eta aipamena egiten zaizu (errespetuz), Eusko Jaur­laritzan dokumentu  pu­bli­koren bat sinatu duzulako. Giroa berotzea gustatzen zai­zu, biktima papera hartzeko.
Bestalde, ez dakit ondo interpretatu dugun zure ida­tzia. Gutxi batzuren interes ekonomikoa lehenesten du­zu bizilagunen ongizatearen eta legearen aurretik? Erre­pi­katu dezakezu? Horrek bai harritzen gaituela bizilagunok eta bizilagun ez garenok.
Nahastu, manipulatu eta gezurra esaten duzu. Ez ote gaituzu konbentzitu nahiko Aldundiak, Arartekoak eta ida­tzian aipatzen dituzunak gutxi batzuen onura ekonomikoak lehenesten dituztela bizilagunen ongizatearen au­rre­an? Seguru gaude ez dau­de­la diozunarekin ados. Agi­an zure taldeko norbait bai, ostalaritzarekin lotura due­na. 
Zure baieztapen horren atze­an, badakizu lau urte hauetan bizilagunoi errespetu falta erakutsi diguzula behin eta berriro, zuengandik beste zerbait espero ge­nu­ela, eta zugan eta zure taldean jarritako ilusioak popatik hartzera bidali dituzula. Izan dizugun errespeturik ez duzu merezi.
Egin dituzuen gauza onak badaude, baina itzalpean ge­ratu dira. Kaxkoan dugun orden arazoari aurre egin gabe utzi duzu elkarteko le­hendakaritza, eta hain juxtu, kontrakoa egin duzu, ara­zoa konpontzeko bidean topatutako harri bihurtuta.
Horrela, zure onerako eta pasatako legegintzaldiko taldekideen onerako, alde egiteko erregutzen dizugu. Azpima­rra­tzen dugu horietako batzuk ostalaritzako interesak defendatzen dituztela, legea eta bizilagunen eskubideak errespetatu gabe, baina horrek beste atal bat merezi du.
Ion Azpiazu Goñi, Kaxkohobetu