Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Hernani
Jasota Bezala

2018/11/22, osteguna

Auzolana

Auzolana, elkarlanerako modu arraro hori, harremanak izatekoa, tarte on bat pasatzekoa eta lagun, bizilagun, edo irabazi asmorik gabeko klub edo elkarte bati eginbehar zail eta nekeza konpontzekoa. Hamai­ke­­takoa, eta egunaz gozatzen jarraitu. Arazoa da elkarlanerako modu honek desagertzeko joera daukala.

Azaroaren 17an, goizeko 10:00etan Landare Tokin el­kar­tu ginen, HCREren deialdi­a­ri erantzunez, 20 lagun, eta hi­ru ordutan egin genuen lan bat, beste modu batera inork egingo ez zukeena.

Izan ere, udazkena oso po­lita baita, baina naturak, alde batetik, eta gizakiak, bestetik uzten dituen ondorioak gehitu egiten dira, txarrera, eta ez bada erremediorik eta konponbiderik jartzen, arazoak, eztabaidak eta gatazkak sor­tzen baitituzte. 

Eskerrak eman nahi dizkiet egun lan-egun honetan parte hartu duten guztiei, eta denak animatu nahi ditut da­tozen deialdietan parte hartzera, beti izango baita lana, eta gure ezaugarria izan baita beti auzolana.

Eskrerik asko denoi.

Aupa HCRE.