Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Jasota Bezala

2017/04/30, igandea

Ke-potoak eta etengabeko inhibizioa

Ostiralean, hilak 28, Kronika egun­karian eta Diario Vasco­ko Hernaniko ata­lean irakurri genezakeen, gure alkateak eta zerbitzu so­zia­letako arduradunak gaz­te­entzako sentsibilizazio kan­paina eskaintzen dutela.
Pentsatzen dugu kanpaina hau bisitan etortzen zaizkigun gazte guztiei begirakoa dela; Goierri, Tolosaldea, Do­nos­tial­dea, Bidasoa, Nafa­rroa, Araba, Bizkaia, Fran­tzia... eta abarretatik etortzen direnei begirakoa.
Esaten dute arazoa ez dela berria, eta badakite orain arteko neurriek ez dituztela bizilagunak asetzen; hauek gogorarazten dute, legez, zaintza eta kontrola Udalaren lanak direla.
2010eko urtarrilaren 24an alkateak zioen: Krisiak sagardotegi establezimenduak ere kaltetzen ditu, nahiz eta Bei­tia­l­arrangoitiaren esanetan, «sa­gar­dogileek esandakoaren arabera, iazko urtea uste baino hobea izan zen. Beldur gehiago diote, sektore guztietan bezala, 2010 honi».
Badirudi orduko gure alkateari ostalarien emaitza ekonomikoak interesatzen zitzaizkiola, eta gutxi, gure gazte eta helduen osasuna eta Kaxkoko bizitoki eta komertzioen balio-gal­tze ‘mutximillonarioa’. 
2006ko otsailaren 8an, (duela 11 urte baino gehiago) Diario Vascon irakurtzen genuen Txoootx, baina baxuago (¡Txoootx!, pero más bajito) izenburupean, bizilagunen etengabeko kexak medio, Hernanik gazteei begirako kanpaina jar­tzen zuela martxan, haien portaera zibikoa aldarrikatuz.
Lertxundi eta Intxauspe jaunak, eta gainontzeko zinego­tziak: beste 11 urte behar al dira jakiteko hartu dituzuen neurriak (ongietorriak) ez direla nahikoa, Hernaniko asteburuetako arazoa konpontzeko?
Bizilagunok ezin dugu itxoin gure gonbidatuak berriro hezi arte, DIBERTSIOAREN eta ATSEDENAREN arteko oreka berreskuratzeko.
Bizilagun talde bat, gure Uda­laren etengabeko inhibizi­oarekin eta hartutako neurrien eskasiarekin nekatuta, gure alkateari emateko ibilbide-orri bat osatzen ari gara, Kaxkoan bizi-kalitatea hobetzeko.
Edonork hartu dezake parte. Bidali proposamenak: kaxkoobetu@gmail.com.
Defenda dezagun gure Kax­koa eta Hernaniren izen ona.