Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/08/24, larunbata

«Kontxako estropada batean bi ahizpak batera ibiltzea... oso emozionantea da!»

Gurutze eta Edurne Yarza denboraldi honetan, estropada baten ondoren. Argazkia: Xabier Gurrutxaga.
Gurutze eta Edurne Yarza denboraldi honetan, estropada baten ondoren. Argazkia: Xabier Gurrutxaga.

Hernanin arraunean hasi ziren aurreneko emakumeen artean izan ziren Edurne eta Gurutze Yarza Odriozola ahizpak 1994an, eta aurten egin dute buelta, arraunera. Bilboko emakumeen ikurriña jokatuko dute gaur, gainontzeko kideekin batera, 11:00etan hasita, Nerbioi ibaian: «hobeto moldatzen gara ibaian», onartu dute.

Zuek zarete ?Maialen? traineruko aurtengo nobedadea. Nolatan egin duzue buelta arraunera?

Edurne: Orain dela urtebete, pro­iektu batean parte hartu ge­nuen [Zergatik ez?]. Proiektu ho­ri zen Oriotik Bilbora joan etorria egitea arraunean Orio­ko 40 urtetik gorako emakume talde batekin. Lehengo udaran hori bukatu egin zen, eta guk jarraitu nahi genuen zerbait egiten; arraunean ibili nahi genuen, eta traineruak-eta bila­tzen aritu ginen, batez ere Gurutze. 

Gurutze: Hori da, proiektu hori bukatu zenean emakume talde horrek jarraitu nahi genuen arraunean, baina egia da ateak itxi egin zitzaizkigula hainbat klubetan. Trainerua bilatu nahi genuen, baina zaila zen. Eta or­duan esan nuen: Her­nanin. Izan ere, harremana izaten ja­rraitu dugu lehenegusua he­men  dagoelako arraunean, bai­­ta en­trenatzaile moduan ere.

Orduan, Xabier Gurrutxa­gari, Hernaniko lehendakariari, deitu nion eta esan nion: ?ze aukera legoke arraunean ja­rraitzeko??. Azaldu nion nahi genuela horrela, tarteka, trainerua hartu? Eta esan zidan: ?utzidazu klubean hitz egiten?

Gero, Xabier Zabala entrenatzaileak, gure lehengusuak, deitu zidan: ?Gurutze, Xabier Gurrutxagak esan dit arraunean jarraitzeko gogoa daukazuela?. Nik baietz esan nion, eta berak esan zidan taldearekin sartzeko, eta esan nion konpetitzeko, ezetz. Eta berak: ?nola ezetz? Sa­soiean zaudete-eta!?. Erantzun nion: ?sasoie­an bai, baina guk adina ere badugu, eta konpetitzeko, ez?. Azaldu zidan: ?badakizu zer pasatzen den? Herna­nin trainerua ateratzeko nahiko lanekin gabil­tzala, jende falta, gazte batzuk oraindik kanpoan ikasten? eta ez dakigu aurten taldea osatzerik izan­go dugun ala ez. Eta orduan zuen eran­tzunaren zain gaude, zuek biokin posible izango genukeelako, behintzat, aurredenboraldia hastea. Eta zuek ez bazaudete, ziurrenik taldea ez da hasiko?

Eta horrela, laguntza mo­duan hasi genuen aurredenboraldia azaroaren hasieran. 

Edurne: orduan jaguta, zortziko enbarkazioa, betetzen genu­en gutxi gorabehera, eta ostiral eta larunbatetan joaten ginen uretara. 


Gero, orduan, animatu zintuzteten denboraldia hastera, ezta?

Edurne: Gu animatzea ez da zaila... [biak barrez]. Gauza ba­tek beste batera eraman gintuen. Gogoratzen naiz esan zi­gu­tenean fitxak bete behar zi­re­la, eta guk: ?ez, ez, guk fitxa ez...?

Gurutze: esan ziguten: ?bada­ez­­pada, entrenamenduren ba­te­an zer edo zer gertatzen ba­da, betiere, fitxa baldin badaukazue seguru aldetik kubrituta zaudete?. Eta hori izan zen gure lehenengo sinadura, fitxa sina­tzea, baina gehienbat begiratuz segurtasun kontuei eta zerbait gertatuz gero, kluba ere babestua egoteari. 

Edurne: Gero joan ginen ikusten? jaitsiera bat zegoen mar­txoan, Orioko Jaitsiera, eta or­duan ere, trainerua osatzeko guk hor egon behar genuen.  Normaltasun batean jarraitu zuen denak. Egia da guk ez dugula sekula esan hau ez dugu egingo.

Gurutze: Beti genuen buruan jende gehiago sartuko zela eta [trainerua] osatuko zela, eta gero ikusi ditugu trainerua osa­­tzeko dauden zailtasunak klub txiki hauetan. Azkenean, sartu gara honetan konpromezu bat hartuta eta gero, ezin duzu taldea utzi. 

Edurne: Ikusten duzu jendea behar dela... eta azkenean, gustora gaude, disfrutatu egiten dugu, eta taldea ona da.


Hain zuzen, taldekideek nola hartu zintuzten?

Edurne: Gogoratzen naiz lehen­dabiziko egunean nik esan niola Xabierri [Zabala, entrenatzailea]: ?Xabier, esan iezaiezu bi amona dijoazela harea; prestatu hitz horiekin?. 

Nik egia esan lehenengo entrenamenduetan lotsa pasa­tzen nuen. Gero, denbora pasa da eta ikusten dituzu beteranoak edo gurekin batera ?Zergatik ez?? proiektuan aritu zen beste emakume bat... eta behin baino gehiagotan komentatu dugu gu­re artean: ?alde ederrean gaude gu neska gazteekin!?. 

Gurutze: nik eskerrak emango nizkieke hain ondo onartu izanagatik; ze lasaitasunarekin hi­tz egiten duten gure aurrean! Batzuekin adin erdia baino gutxiago daukagu, eta baten batek ere nire semearekin urtebeteko aldea dauka? or­duan, beraientzat batzuetan ?amatxoak? gara! 

Anekdota txikiak badauzkagu. Norabaitera joaten garenean, nik eramaten dut eguzkitarako krema, eta esaten diet: ?ez erretzeko, eman krema?

Edurnek ere, orain es­tropadetan beti dauka barrita energetikoren bat-edo. Eta au­rreko batean estropada batean bat mareatu egin zen, eta etorri ziren zerbait behar zutela esanez. Eta guk: ?guk amatxoek badugu!?, eta Edurnek atera zuen bere barrita. 

Edurne: Ni beraien lekuan jarrita, botatzen dut nire burua 30 urte atzera, jartzen didate 46 urteko bat, eta ez dakit zer esango nukeen. Agian beraiek pentsatu dutena, baina ez dutena adierazi... Grazia egiten dit, adina da!

Gurutze: Beste anekdota bat ere badago? Olaia patroia oso gaztea da, hamasei urte dauzka, eta kontatu zigun: ?etxera joan naiz eta esan diot ?ama, zure adinekoak daude traineruan, pilak jarri beharko dituzu. Hasi korrika edo zer edo zertan!?. Noski, beraientzat ere, pentsa: nire amaren adina du, eta nirekin dago traineruan. 

Edurne: Nik uste batek baino gehiagok egin duela konparaketa hori. 

Eta etxean, zer moduz hartu dute?

Edurne: etxean gustora daude, ez digute inolako arazorik jarri, sekula. Laguntza.

Gurutze: Beti ikusi dute kirolarekin jarraitu dugula, eta gustatzen zaigula kirola egitea. Alde horretatik, oso ondo.


Honek ere baldintzatzen dizue udara, ezta?

Gurutze: Konpromezua, azkenean, gurea baino gehiago familiarena da. Izan ere, baldintzatu ditugu etxekoak oporrik gabe geratzea. Gure ka­su­an, asko ateratzen ginen kanpora oporraldi luze xamarrak egitera; hezkuntzan egiten du­gunez lan, bi hilabete di­tugu guk opor, eta gure seme-alabak horretara zeuden ohituta. 

Gure sakrifizioa baino gehi­ago, nire kasuan, izan da psikologikoa, familia asko baldintzatu dugulako. 

Edurne: Bai, hori da [baieztatu egiten du ahizpak esandakoa].


Orain bueltatu zarete, baina noiz hasi zineten arraunean?

Gurutze eta Edurne: 1994an hasi ginen, orain dela 25 urte, hemen, Hernanin. 

Gurutze: Kontua da duela 25 urte mutilak bakarrik aritzen zirela. Orduan, gu mutilen estropada batera joan ginen eta esan genien guk ere arraunean egin nahi genuela. Garai horretan, egun presidente den Xabier Gurru­txaga eta talde hori traineruan ibiltzen zen, eta esan ziguten: ?ba azaldu as­telehenean lokalera (Etxebe­rrin zeukaten orduan). Ezetz azaldu??. Eta gu astelehenean lokalera azaldu ginen hiru neska. 

Hasiera batean hasi ginen beraiekin traineruan joaten Pasaira, Hernanik ez baitzeukan ez batelik, ezta trainerurik ere. Hilabetetxo batzuk pasa  genituen mutilekin, eta gero,  bateltxo bat osatu genuen.  

Urte horiek izan ziren lehenengo emakumeak arraunean hasi zirenekoak, ez Hernanin bakarrik, orduan ere, Hibaika ibiltzen zen, Zumaia, San Juan? Gure garaiean Orio ez zen ibiltzen bateletan, pentsa! Halaxe egin genituen lau denboraldi, eta gero utzi egin genuen. 

Edurne: Guk utzi eta gero jarraipena izan du?

Gurutze: Orduan pentsatzen duzu: gure eroaldi horrek ere bideratu du Hernanin neskak arraunean ibiltzea. Eta begira gauza zer den, orain neskak dabiltzala seniorretan eta mu­tilak, ez.


Emakumeen hasiera ikusita, egungoarekin alderatuta, asko aldatu da arrauna?

Gurutze: emakumeetan zentratuz, aldaketa nagusiena izan da orain konpetitzeko aukera dagoela eta lehen, ez. Hori da aldaketa nagusia. Horrez gain, azkeneko urtetan, arraunean dirua sartu denetik, leku guztietan eman da ikaragarrizko aldaketa. Lehen klub bakoitzean zeuden herri bakoi­tze­koak eta orain, ez.

Edurne: Aldaketa beste kiroletan bezala.

Gurutze: Niri iruditzen zait Hernanik ?Maialen? aurrera ateratzeko hernaniarren inplikazio eta konpromezu pixka bat ere behar dela, eta gaur egun gazteen konpromezu hori bilatzea zaila da. Bestela, oso zaila da traineru bat aurrera ateratzea urtero jende berria sartuta eta ez baldin badago jendearen jarraipenik. Hemen­dik deia egin nahi diegu Hernaniko neska guztiei animatzeko, oso kirol polita dela, engantxatu egiten duela.

Edurne: Eta laguntza behar dutela hemen hainbeste urtetan daudenek.

Gurutze: orain traineruan gau­denetatik 3-4 Hernanikoak dira, urte mordo batzuk daramazkite eta beraientzat ere esfortzua haundia da, urtero-urtero trainerua jende berriarekin hastea.


Azken urteetan hori izan da tendentzia, ezta? Zer gertatzen da?

Gurutze: orokorrean nik uste dut asko gertatzen dela talde txikitan. Konpromezuak ez du jarraipenik, jendeak urte bat edo bi egiten ditu, eta gero, joan egiten da. 

Zentzu horretan, Hernani harrobiko lan hori egiten ari da pixka bat batelekin; gazte pila bat dabiltza! Pozgarria da ikustea honera entrenatzera etortzen garenean, neska pila bat dabilela bateletan, infantil, kadete eta jubeniletan. Horrek jarraipena beharko luke. Eta hori da pixka bat hemen falta dena.

Edurne: eta guk hori eskatzen dugu: neska gazteak.


ETE ligan zabiltzate aurten, zer moduzko maila topatu duzue?

Gurutze: liga hau askoz ere politago dago Eusko Tren Liga  baino. Pena bat da Eusko Tren Ligan, nahiz eta maila oso ona eduki arraunlariek, bakarrik lau traineruk konpetitzea. Gu­re mailan, ETE ligan, hamaika gabiltza, eta estropada askotan, segundutxoen bueltan en­barkazio pila bat egon gara. Adibidez, aurrekoan Zumaian oso polita izan zen: bukaera izan zen 2,3 eta 4. Kaleetatik sartu ginen bi segundutan hiru enbarkazio, olatua nori iritsiko zain? Eusko Trenen, al­diz, beste maila bat dago?

Edurne: Baina, bat dago nagusi eta hemen ez dago hain garbi. Ez dakigu oraindik Zu­maiak, Hibaikak? zeinek eramango duen liga. Izan ere, estropada batean batek irabazten du, bestean besteak? gero, beste batzuk ere sartzen dira, adibidez, Tolosak ere irabazi du ban­dera. Puntu asko daude gorabehera, eta polita dago!


Iaz San Juanekin gertatu zenak izan al du eraginik?

Gurutze: San Jua­nen lehenengo trainerua desagertzeak Orio­ri eman dio giltza.

Edurne: Arerio indartsu bat joaten denean, bigarren zijoana gelditzen da.


Beraiekin egingo duzue topo Kontxan. Bertan egoteko asmorik ba al duzue?

Biek: Noski baietz! 


Eta ilusioa ere bai, ezta?

Biak: Ikaragarria.


Zuentzat zer izango da Kontxan egotea?

Gurutze: Nik badakit malkoak botako ditudala. Ez nuen sekula pentsatuko adin honekin Kontxako estropada batean ibiliko ginenik, eta bi ahizpak batera ibiltzea? oso emozionantea da! Urtea oso gogorra da eta  esaten duzu: ez dut bes­te aukerarik edukiko! 

Horrez gain, ni orain Orion bizi naiz eta nire semea arraunlaria da, Orio­koa, eta Oriokoak badakigu ze horiak diren? Gipuzkoako txapelketan topo egin nuen Orioko traineruarekin eta Orioko neskekin. Horietako bat da nire se­mearen entrenatzailea, eta ka­su egin zidan, eskua luzatu zidan eta esan zidan: ?zorte on?. Niretzat ere, hori oso polita izan zen. 

Azken finean, Oriok kristoren maila dauka, neska honek kristoren maila dauka, arraunean daramaki 10 urtetatik eta beraiekin konpetitzea ranpa berdinean? niretzako bi kolore horiek bereziak dira. 

Gainera, esan beharra dago nire familia ez dela berdez jan­tzi; esan zidaten: «ama, joango gara animatzera, baina gu ho­riz joango gara!», eta nahiz eta estropadetara etorri, guregana hurbiltzen dira horiz jantzita, oso oriotarrak direlako.

Edurne: Nik hau guztia bizi dut opari bat bezala. Egune­rokotasun batean zaudenean, egia da ez zarela as­kotan ohar­tzen: entrenamenduak, ume­ak? Baina gero, pentsatzen duzunean, opari bat da. 

Ez dugu aukera gehiagorik edukiko; beste askorekin ibiltz­en zara estropadetan, eta beste tal­deetako arraunlarien begiradak ikusten dituzu? Niri grazia egiten dit, zeren eta badaude beste talde batzuetan ere adinean ere zaharragoak direnak eta nola egiten dizuten kasu, identifikatuta sentitzen zara. Eta aprobetxatu egin behar da, eta saiatu disfruta­tzen. 

Kontxakoa ez dut pentsa­tzen eta ez diot buelta askorik ematen. Ni estropadaz estropada nijoa: lehenago zen arrau­na egitea; gero, jarri nuen proban eta zen ziaboga ematea, eta beste gauza bat ikasi dudana! Dena opari bat bezala, eta gustora hartzen dut.


Kontxak ikusgarritasuna eman dio emakumezkoen arraunari?

Edurne: Niri iruditzen zait lehen agian emakumeak he­men zeudela arraunean eta ez zitzaiola hainbesterainoko ga­rran­tzia ematen, eta orain, ur­te gutxitan, gutxienez, estropadak ere jarraitu egiten dira eta lehiakortasun bat dago. Ema­kumeenak ere indarra hartu duen bezala, agian ere duela hiru urteko Kon­txan ibili zirenean itsaso ho­rrekin? 

Gurutze: Hernaniarrak ere hor zeuden eta askotan aipatzen dute.  

Edurne: orduan jendea konturatu zen: hauek ere gai dira, ez dira atzera botatzen! Pixkana­ka-pixkanaka [emakumeen arrau­na] lekua hartzen joan da.

Gurutze: Nik uste dut emakumea iritsiko dela iritsiko den lekura gizarteak ere eskatzen duen heinean. Gizartea joaten baldin bada emakumeen es­tro­pa­dak ikustera, telebista ere gehiago joango da eta diru gehi­ago jarriko da. 

Esan beharra dago ETE Liga ez dagoela patrozinatuta, eta ekonomikoki klubek nahiko lan daukate; diru-iturririk ez dago apenas, eta gastu asko dauz­kate. Mutilek, aldiz, babesle gehiago dauzkate. Oraindik berdintasun horretarako ikaragarri falta da.


Eta hemendik aurrera zer? Nola ikusten duzue hurrengo denboraldia?

Gurutze: orain egin behar du­guna da ahalik eta ondoen bu­ka­tu azkeneko txanpa; gainera, Donos­tian bukatuko dugu, itsasoan. Baina orain dauzkagun estropadak ibaian dira, eta hobeto moldatzen gara gu ibaian. Ea sorpresatxoren bat eta poztasun pixka bat ekarri diezaiokegun herriari; ilusio horrekin gaude, hamabost egunetan horretan zentratuta. Eta gero, ikusiko dugu.

Gurutze eta Edurne: lehenengo, atsedena.

Edurne: Irailean hasiko gara lanean, eta orduan, eguneroko entrenamenduak-eta utziko ditugu. Orain dela urtebete ere, ez nuke inon sinatuko aurten non egongo nintzen, beraz? ikusiko dugu!