Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/08/20, asteartea

«Perkusioak duen hori, soinua ateratze hori ere egingo dugu»

Jon Patxe, Carlos Rubio, Guillermo Eizaga eta Luis Álvarez.
Jon Patxe, Carlos Rubio, Guillermo Eizaga eta Luis Álvarez.

Four Beats perkusio taldea osatzen duenetako bat da Jon Patxe hernaniarra. Hamabostaldiko Interprete Gazteen Zikloan emango dute bihar kontzertua, 19:00etan Miramar Jauregian. Sarrerak, 5 euroan: 'quincenamusical.eus'

Goi Mailako Musika Ikas­te­gi­an, Musikenen egin zuten topo Jon Patxe hernaniarrak, Luis Álvarezek (Burgos), Guillermo Eizagak (Logroño) eta Carlos Ru­biok (Andoain). Laugarren maila hasiko dute irailean aurreneko biek, hirugarrena Ei­za­gak, eta Musikenen bu­ka­tuta, Munichera joango da Rubio. Aurretik, Donostiako Mu­sika Hamabostaldian dute erron­ka. «Patxek liatu gin­tuen!», diote. Bihar joko dute, 19:00etan Miramarren. Sarrerak, 5 euroan: quincenamusical.eus.

 

Four Beats. Lau taupada. Zuen barrutik ateratako proiektua da?

Perkusio taldea egiten dugu ur­tero Musikenen, eta talde horretan, as­ko garelako, de­nok ezin du­gu jo askotan; 10 gare­la­ko. Beraz, egiten dugu batean lauk, bes­tean hiruk... Eta Hamabos­taldi­ari begira, Musikenek beti au­kera ate­ratzen du Gaz­teen Zikloarena, eta guk bageneu­kan talde bat, gustatzen zi­tzai­guna nola lan egiten genuen. Ikas­gai­rako osa­­tu genuen lau­kote ho­rie­tako bat aprobe­txatu genuen aurkezteko, eta pen­tsatu ge­nuen beste batzuk egi­ten zituzten lanetatik batzuk ere pres­tatzea. Horrela sortu zen Hamabostaldirako aurkez­teko ideia. Gu ibiltzen gara jotzen, baina talde bezala proiektu honetarako sortu genuen. Eta hasieran, Carlos ez zegoen taldean, baina besteak ezin zuen, eta horrela geratu da azkenean.


Nolakoa izaten da prozesua, Hamabostaldian sartzeko?

Modalitate bakarra dago, eta ziklo honetan bost kontzertu izaten dira. Talde bezala edo bakarlari gisa aurkeztu zai­tez­ke. Kasu honetan, 40 bat aur­keztu ginen. Arratsalde ba­tean pasatzen gara denok; 10 bat minutuz jotzen dugu. Eta au­keratu dituzte lau talde eta bakarlari bat.


Perkusioa entzutean danborra irudikatzen dugu...

Perkusioa oso gutxi ezagutzen da gaur egun, eta gehienek, perkusioa esatean, bateriara joaten dira. Hemen, agian, atabala ere bai, dultzainarekin eta, ikusi dutelako. Baina beti da gomendagarria ikustea, perkusioa askoz ere gehiago delako. Gure kasuan, kon­tzertu erdia izango da ?laminak? dei­tzen dioguna; marinbak, xilo­fo­no­ak, bibrafonoak... Eta beste erdia izango da ?partxea? esaten dioguna. Hor bai, danborrak eta... Badago pieza bat lau danborrekin egingo duguna. Hori ere egongo da. Baina gero badago beste bat, marinba danborrekin uztar­tuko ditu­e­na, edo bonbo bat eta bon­go­ak... Denetarik dago. ?Laminak? gu­txien ezagutzen dena, eta perkusioak duen hori, soinua ateratze hori ere egingo dugu.


Ez gaude ohituta formazio hauetara... Perkusioa gehiago da beste tresnei laguntzeko? Edo kontrakoa aldarrikatzen duzue?

Guztiz aldarrikatzen dugu ho­ri, noski! Beti pentsatzen da ho­rre­la, egia esan. Agian, ezja­kin­tasunagatik. Kontua da, hau ikustea askoz ere zailagoa dela. Perkusioa laguntzen ikus­tea erra­zagoa da. Baina, noski al­da­­rrikatzen dugula. Gainera, beste soinu tresnak laguntzea da, guk Musikenen egiten du­gunaren %10. Dena dira obrak ba­karlari gisa, edo taldeka. Iku­siko da kontzer­tu­an nola gauza po­ten­teak egin dai­tezkeen, ez la­­gun­tzai­le be­za­la, baizik eta talde bezala. Perkusioa ere bakarlari izan dai­teke, beste ins­tru­men­turik gabe jo daiteke.


Hamabostaldian parte hartzean ematen du aukera jarraitzeko? Asmoa baduzue taldearekin jarraitzeko?

Egia esan, sorpresaz ha­rra­pa­tu gintuen. Ez genuen espero hartuko gintuztenik. Orduan, maitzean azterketak egin, Car­lo­sek ekainean ikasketa ama­ie­rako errezitala... Eta hori guztiaren ondoren, deskan­tsoa behar izaten da. Egun batzuetan aparte utzi genuen. Eta udaran... Bakoitzak bere parteak egin ditu, baina gutxi elkartu gara. Hori guztia, berez lasaienen gauden garaian! Beraz, garai okerrenean, ikas­tur­tean zehar, ez dakigu nola moldatuko garen el­kartzeko. Gainera, Carlos Munichen ari­ko da ikasten... Seguru asko, bihar pentsatuko dugu ho­ne­kin segi behar dugula, kris­to­rena dela... Baina zuhur jo­ka­tuta, oso zaila izango da. Hala ere, niri gustatuko litzaidake jarraitzea. Ez dakit! 


Zuk zein asmo duzu azken ikasturteari begira? 

Hasi naiz pentsatzen ikasturte amaierakoan. Beti iruditu izan zaizkit kontzertu horiek plano samarrak. Ez du pertsona ba­ten izaera, edo kasu honetan, perkusioarena adierazten. Ka­su honetan, nik egin nahi nu­ke zerbait euskal musika­re­kin. Hori, ikasturte amaieran. Eta datorren ikasturteari be­gi­ra, ari naiz pentsatzen mas­terren bat egitea. Gure kasuan, bi aukera dira nabarmenenak; orkestra masterra edo ba­kar­la­ri garaikide masterra, ma­rinba eta horrelakoak gehiago. Nik nahiago dut aurrenekoa. Prestatzen zaituzte orkestrako musikarako. Baina oraindik ez dakit zer egingo dugun.


Oraingoz, orduan, jendea bihar Donostiara gerturatu dadila, zuek ikusteko.

Hori da. Ari gara esaten, be­re­zi­ki lagunei, ez beldurtzeko. Etorri izan dira kontzertu b­a­tzuk ikustera, eta egia da edo­nori ez niokeela esango etor­tzeko... Baina ensembleko kon­­tzertua egin genuen, eta obra hauetako batzuk jo ge­ni­tuen. Badaude batzuk agoan­tatzeko zailak... baina ka­su honetan, honi perku-pop dei­tzen diogu! Uste dut oso era­mangarria dela kon­tzer­tua. Ez da oso luzea izango. Ordubete inguru. Erakargarria izango da edonorentzat.