Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/04, igandea

Gizonezkoen bi taldeak, Zubipen berotzen hasiak

Astelehenean jaitsi ziren Zubipera lehenengoz Jubenil Nazional Ligako mutilak.
Astelehenean jaitsi ziren Zubipera lehenengoz Jubenil Nazional Ligako mutilak.

Aldaketa nabarmen batekin hasi dute aurredenboraldia CD Hernaniko mutilen bi talde nagusiek: entrenatzailea aldatu dute. Alain Gerekaetxeberriak gidatuko du aurten Jubenil Nazional Ligako taldea; eta Unai Munduate izango da Ohorezko Erregional mailako entrenatzailea.

Batzuentzat bukatu dira aur­tengo oporrak eta dagoe­ne­ko lanean jarriak dira. Ho­rien artean dira, hain zuzen, futbolariak, baita Hernanin ere. Aste honetan zapaldu du­te Zubipe CD Hernaniko aurre­neko jokalariek.

Jubenil Nazional Ligako mutilak izan ziren aurrene­koak, astelehen arratsaldean; eta gauza bera egin zuten Ohorezko Erregional Maila­koek, hurrengo egunean, as­teartean.

Bi taldeek nobedade nabar­men batekin:?entrenatzaile be­­rria dute. Bi taldeen artean trukatu egin dituzte, gainera.    

Unai Munduate Jubenil Nazional Ligako entrena­tzaile izan zen 2018-2019 den­boral­dian, eta Ohorezko Erre­gional Mailakoa izango da, denbo­raldi berrian. Eta aldiz,  Alain Gerekaetxeberriak, Oho­­rez­ko Erregional maila gi­datzetik, Jubenil Nazional Ligako taldea entrenatzera pa­­sa da, orain.

Baja nabarmenak, Ohorezko Erregional Mailan

Hain zuzen, talde tekniko be­rriek eta jokalariek aurreneko kontaktua izateko unea izan zen lehenengo entrenamendu hori. 

Horretan sakontzeko era­biliko du, besteak beste, au­rredenboraldiaren hasiera Unai Munduate erregionalen entrenatzaileak: «hasierako helburuak dira: batetik, talde tekniko berria eta jokalariak elkar ulertzea eta erritmoak martxan jartzea; eta bestetik, jokalari berriekin ere, taldea sortzea», azaldu du.

Behin hori lortuta, beha­rrezko guztia lantzeari eta taktikoki prestatzeari ekingo diote: «gero, partiduz partiduz joatea izango da garrantzitsu­e­na; edozein aurkari errespe­tatu, eta astea ondo presta­tzea», Munduateren hitzetan.

Horretarako, fitxaketa al­detik, taldeari bultzada eman behar izan diotela dio: «lauz­pabost baja nabarmen izan dira eta, ondorioz, lerro guz­tiak indartu ditugu».

Partiduz partidu, Jubenilek ere

Partidu bakoitzaren garrantzia azpimarratu du, baita ere, Alain Gerekaetxeberria Jubenil Nazional Ligako entrenatzaile berriak. Aurtengo helburutzat dauka «partidu guztiak lehia­tzea, eta talde kohesio sendoa izatea». Hortik aurrera, «par­tiduz partidu» joatearen ga­rrantzia azpimarratu du au­rredenboraldia hasi berritan.

Bere figura da taldean izan den aldaketa nabarmena, ho­rregatik, azaldu du pertsonalki bere helburua dela «maila eta taldea ezagutzea».

Lan horren emaitza, aldiz, ez dugu irailera arte ikusiko, orduan hasiko baitute 2019-2020 denboraldi berria bai Erregionalek, baita Jubenilek ere.