Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/07/31, asteazkena

San Inaziotan, lau emakume trontzan

Ezkerretik hasita; Amaia Otegi, Eli Barrenetxea, Maria Granado eta Izaskun Otegi
Ezkerretik hasita; Amaia Otegi, Eli Barrenetxea, Maria Granado eta Izaskun Otegi

Gaur, San Inazio jaiak ospatuko dira egun osoan zehar eta burutuko diren ekintzen artean herri kirolak nagusi izango dira; hamar parte hartzaileetatik lau, emakumeak izango baitira.

Urtero moduan, hilaren azken egunean, San Inazio jaiek dute protagonismoa. Hainbat ekintza egingo dira egun osoan zehar, haien artean, herri kirolak. Berri­kuntzekin datozenak hain zuzen ere, trontzan lau ema­kumek hartuko baitute parte. Hala nola; Loidi ahizpak; Amaia Otegi eta Izaskun Otegi. Maria Granado eta Eli Mon­dragon. 

Loidi ahizpek, badaramate denbora bat trontzan, eta gaur, Santa Barbarako San Inazio jaietan aritzeko aukera suertatu zaie.


San Inaziotako herri kiroletan lehengoz 

Orain arte, Osiñagako festetan bakarrik aritu dira Loidi ahizpak. Eta adierazi dute, San Inazioetako herri kiroletara animatzeko ideia afari batean sortu zela. Hasiera batean 

«ka­txo­ndeo» puntu batekin hartu zuten proposamena, baina auzoko emakumeak ere herri kiroletan atera behar zutela sentitu zutenean, berehala hasi ziren entrenatzen. 

Esan bezala, lehenengo urtea da herri kiroletan  parte hartzen dutena, baina urtero joaten dira Loidi ahizpak San Inazio jaietara, eta gaur ere ezin hutsik egin.

Etorkizun bati begira, Loidi ahizpek ez dute ikusten beren burua trontza txapelketetan, Amaiak adierazi duenez, «herri txikietako festetan bai, baina bestela ez». Ha­la ere, datorren urteetan, San Ina­ziotan, aukera suertatzen bazaie herri kiroletan parte hartzeko animatuko direla ere aipatu dute.

Herri kiroletan emakume izatea  

Argi utzi dute, «harro» sentitzen diren emakumeak direla,alde batetik,  herri kiroletan, trontzan aritzeko espazio bat eskaini zaielako, eta bestetik,  «ausartak» moduan kontsideratzen dutelako beren burua, honako azpimarratuz, «jendea oraindik ez dago ohituta emakumeak herri kiroletan ikusten». 


Bi ahizpa, bi talde 

Bi ahizpek batera entrenatzen dute, baina jaietan aritzeko garaian, bakoitzak bere bikotea dauka. Izaskunek adierazi  duenez, «hasiera batean, e­gon­go ginen planteatzen biak batera ibiltzea, baina azkenean ez genuen hori erabaki».      Gaurko herri kiroletan, ez dira Osiñagako bikoteekin arituko, aldaketak egon dira. Amai­arekin jokatzen duena Izas­kunekin arituko da, eta Izas­ku­nekin jokatzen duena Amaiarekin.

Urte honetan gainera, herrikoak izango dira San Inaziotako herri kiroletan arituko direnak, Loidi ahizpek adierazi dutenez, «indarra emateko herriko gazteei», hala nola; aizkoran: Suharri Paolla, Jokin Baso­zabal, Mar­kel Bustieta eta Axel Larra­ñaga. Trontzan: Amaia Otegi eta Izaskun Otegi, Maria Gra­nado eta Eli Barrenetxea. Eta azkenik txingetan: Xabat Arruti eta Aiert Paolla.  


Emakumea herri kiroletan

Izaskunek adierazi du, emakumea, apurka- apurka, ari dela indarra edo lekua hartzen  kirol alorrean. Arrauna jarri dute adibide gisa Loidi ahizpek, «Pike» asko egon da emakumezkoen arraunean adieraziz. Hala ere, Amaiak gaineratu du, asko falta dela oraindik, bide luzea dela emakumeena, kirol arloan batez ere, baina pixkanaka lortzen ari dela nolabait. «Herri kirolak ez dira mutilenak bakarrik, emakumeak ere hor gaude, eta posible den guztia emango dugu». 

     Gaurko eguna beraz indarrean dator, goizeko 10:00etan emango zaio hasiera San Inazio egunari. Tartean hainbat ekintza, hala nola, herri kirolak, 10 parte hartzailerekin eta haietako lau emakumeak, trontzari eman eta eman.


Ohi bezala, hileko azken eguna Santa Barbaran

Goizeko 10:00etan hasiko dira San Inazio festak eta 19:00etan amaitu

San Inazio eguneko festa bereziaren lekuko izango da gaur berriro ere, Santa Barbara. Goizeko 10:00etan trikitilariek emango diote hasiera San Inazio egunari. Segidan lore eskaintza, txistulariak eta bertsolariak egongo dira;?Andoni Mujika Anatx eta Eñaut Martiko­rena. Ohiko moduan, 12:00­etan meza egongo da Santa Barbarako ermitan bertan. Bazkaltzeko gosea egiteko herri kirolen ikuskizuna izan­go da, hernaniarrak izan­go dira denak, aizkoran, trontzan eta txingetan. 

Bazkariaren ostean, txi­kien ordua dator, haur joko­­ekin eta txokolata­darekin. Arra­tsa­­lde­ko 17:30etan, erro­­merian dantza­tzeko aukera izan ondoren,  herrira jaitsi­erarekin amaitutzat eman­go da San Inazio eguna. 

EGITARAUA

10:00, Iñaki eta Joxe trikitilariak.

11:30, Lore eskaintza, txistulariak, eta bertsolariak: Andoni Mujika Anatx eta Eñaut Martikorena 

12:00, Meza, Santa Barbarako ermitan.

13:00, Herri kirolak.

-Aizkoran:?Suharri Paolla, Jokin Basozabal, Markel Bustieta eta Axel Larrañaga

-Trontzarekin Amaia Loidi, Izaskun Loidi, Eli eta Maria 

-Xabat Arruti eta Aiert Paolla izango dira txingekin. 

14:00, Herri bazkaria, Santa Bar­bara jatetxean: Paella, entre­­­kota, gazta tarta, kafea eta kopa. Txartelak salgai, 26 euroan: A­ra­lar tabernan eta Santa Barbara jatetxean bertan.

16:30, Haur jokoak eta txokolatada.

17:30, Erromeria.

19:00, Herrira jaitsiera.