Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/07/24, asteazkena

Ainhoa Larrañaga hernaniarra Donostiako Jazzaldian izango da

Larrañagak bihar aurkeztuko du bere lehenengo diska Donostiako Jazzaldian; Heineken Terrazan izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Gaur hasi da Donostiako Hei­ne­­ken 54garren Jazzaldi ospe­tsua. Iga­n­dera arte izango dira hiria ja­zz musikarekin giro­tzen ar­tis­­ta nazional zein inter­na­zi­ona­lak, ha­ma­­­­­­­sei es­ze­natokitan. Horien ar­tean, Ainhoa La­­rrañaga her­na­ni­arra izango da bakarlari mo­du­an bere le­henengo diska aur­­kez­ten: ­Eskumiñak. Hei­ne­ken Te­rra­­zan e­man­­go du kon­­­­­­tzertua izen ha­undiko bes­te lau muskariekin batera, a­rra­­tsal­de­ko­ 18:00­etan.

Donostian antolatzen diren ekitaldi eta zita garrantzitsuenetariko bat da Jazzaldia. Hain zuzen, bost egunez mundu osoko abeslari eta musikariak oholtza gainean arituko dira beren musika aurkezten. Ar­tis­ten eszenatoki­ak hiri oso­an da­ude kokatuta, urteroko le­ku­etan; ho­rietako batzuetan or­da­indu beharreko kontzertuak e­ma­n­go dira, baina besteetan sarrera doakoa da.

Bestalde, anto­latzaileek adi­erazi dute jazz euskaldunak pro­­tagonismo haundia hartuko duela, aurten ere. Zehazki, ho­ge­hita hamabi euskal talde eta ba­kar­­lari izango dira. Mu­sikari guzti horietatik, Jazz­aldiak Ka­tapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko lau talde programatu ditu, Gipuzkoako Foru Al­dun­­diko Kul­tura Depar­tamen­tuarekin sinatutako hitzarmen bati esker. 

Ainhoa Larrañagaren kasua da azken hori. Katapulta plataforman lanean ibili da az­ken bolada honetan, eta Jazz­aldiak diska aurkezteko aukera eskaini dio. Katapultaren hel­bu­ru na­gusia da «musikaren alo­rre­an nabarmentzen ari di­ren Gi­puzkoako talentu berriak sustatzea», eta Larrañagak mo­du honetan lortu du Jazz­al­di­ra­ko pasea.


Larrañagak lekua egin du, euskal artista ospetsuen artean

Gaztea izan arren, ibilbide za­bala du hernaniarrak abeslari eta­ aktore lanetan. Lan haundia egin du eta begi bistakoa da esfortzuak fru­ituak eman di­tu­ela; lehe­nen­go diska kaleratu du ba­kar­lari moduan eta aurtengo Heineken Jazzaldian aurkeztuko du, beste lau musikariren laguntzarekin.

Larrañaga ahotsa izango da larunbateko kontzeruan, Iker La­uroba kontrabajua eta gitarra, Amaia Miranda gitarra, Ga­razi Esnaola pianoa eta Ha­ritz Lauroba bateria. Kon­tzer­tu­a Kursaaleko terrazetan izan­­go da, Heineken Terrazan; «Espa­rru informala da, zelai artifizialak lurrean etzan edo eser­tzera gonbidatzen du ikuslea». Beraz, kontzertu polita izango de­la aurreikusten da.

Doako kontzertua izango da, eta guztira Larrañagaren dis­­ka osatzen duten hamar abestiz go­zatzeko aukera egongo da. Horietako bi bertsoak dira, Mi­kel Urdangarinen Badira hiru aste eta Chris Isaaken Wi­cked game. Gainontzeko abestiak ba­­karlariarenak dira, guztiak eus­karaz. 


Pop erritmoekin nahastua, Jazz ikutua duen emanaldia 

«Poliki-poliki» prestatu du hernaniarrak bihar aurkeztuko duen diska. Jazz ikutuak dituela esan du, pop erritmoekin na­­hastuta. Soulak ere protagonismoa hartuko du emanaldi­an, eta kontrabajua eta ba­ju­en jazz soinuekin, Jazz­al­dian en­tzungo diren doinuekin bat egingo du abeslariaren mu­sikak. 

Urduri dagoela aipatu du, baina dio «izugarrizko plazerra izaten ari da musikari hauekin egotea eta nire kanten eboluzioa ikustea». Gainera, familia eta lagunak joango zaizkio ikustera, eta zoriontsu dago bihar gertatuko denagatik. Dio, oraindik ez dakiela etorkizunak zer ekarriko dion, baina «nahi nuen hori» egin duela. 

Zita garrantzitsua da beraz, biharkoa. Hernaniarraren txan­­da arratsaldeko 18:00etan izago da, eta jarraian beste bi kontzertu izango dira; Elkano Browning Cream lehenengo eta Rei ondoren, gaueko 22:15etan.