Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko uztailak 20

Hernani

2019/06/23, igandea

Tinoren tronpetak azken deia San Joan egunean

Florentino Martinek omenaldia izango du Musika Bandan 50 urte betetzeagatik.
Florentino Martinek omenaldia izango du Musika Bandan 50 urte betetzeagatik.

Florentino Martin 'Tino'-ri omenaldia egingo diote Musika Bandaren San Joanetako aurtengo kontzertuan; bihar. Berrogeita hamar urtez Bandan aritu den kide gutxietako bat da, eta urrezko pina jarriko diote oroigarri moduan.

EGILEA: ALOÑA BERAZA PEÑA

Hernaniko Musika Bandaren San Joan eguneko aurtengo kontzertua berezia izango da, omenaldia egingo zaiolako Florentino Martin tronpeta joleari, 50 urtez Bandako kide izateagatik. Eman­aldi hau izango da Tinoren tronpetaren hotsa Her­na­niko Bandarekin batera entzuteko az­ken­­­ aukera, kontzertu ho­rre­tan bertan erre­­­tiroa hartuko baitu musikariak.

Urteroko legez, emanaldi honetan Ban­dak urte osoan zehar egindako lana aza­le­ratuko dio herriari, kurtso buka­erako ohiko kontzertua eskainiz eka­ina­ren 24 eguerdian, udaletxeko ark­upeetan. Musikarientzat oso kon­tzertu ez­ber­dina izaten da egun hone­takoa, he­rriko festak dire­nez jendea gogotsu ego­ten baita eta ikus­le asko hurbiltzen bai­tira, hortaz tal­deko edo­zein kide omen­tzeko egunik apro­posena dela uste dute musikariek. Kon­­tzer­­tuaren amaierara heldu aurretik, omen­­duko den Bandako ki­dea zutitu egi­n ohi­ da eta dagokion oroi­garria jaso­tzen du zu­zendariaren eskutik, urte­urrenaren kasu­an Hernaniko Musika Ban­da­ko logo­­ti­poa duen pina janzten dio zu­zendariak mu­sikariari beraz, hala­koa izan­go da Ti­no­ri egingo zaion omen­al­dia.


Urrezko omenaldia, aurtengoa

Urtero San Joan eguneko kontzertu be­re­­zia baliatzen dute omenaldiak egi­te­ko, Ban­da­rentzat kontzerturik kuttunena delako. Hernaniko Musika Bandak 25 eta 50­ urte betetzen dituzten musikari guz­ti­ak omentzen ditu, beraz tronpeta jo­lea ez da­ lehenengo omendua izango. Hala eta­­ guz­tiz ere, esan beharra dago Ti­no­­ri egin­­go­ zaion omenaldia bere­ziagoa izan­go dela oso pertsona gutxi dire­lako Ban­dan­ 50­ urte betetzen dituztenak. Ainara Garin Bandako zuzendaritzako kideak esan duenez, «25 urte egiten dituenari zilarrezko pina ematen zaio eta 50 urte egiten dituenari urrezkoa, denek ez dute pin hori, beraz esan daiteke oso oroigarri berezia dela». Hor­taz Her­naniko Mu­sika Bandako urrezko pina eskuratuko duen lehen­engo­etako musikaria izan­go da Tino.


FLORENTINO MARTIN, 'TINO':
«Mendeurren erdi baten ondoren Bandari agur esateko eguna heldu zait»

Florentino Martinek aurten 50 urte betetzen ditu Hernaniko Musika Ban­dako kide izaten eta urte luze hauetan hamaika istorio bizitu ondoren, erre­ti­roa hartuko du San Joan eguneko kon­tzer­tu­an egingo zaion omenaldian.

Zer dela eta hasi zinen horren gazte Hernaniko Musika Bandan?
14 urterekin hasi nintzen Bandan, Jose Antonio Ruiz Bona zuzendari zela. Ga­rai hartan nire lagun taldeko gehienak mu­sika ikastera joaten ziren eta niri ere be­tidanik gustatu izan zaidanez musika, Musika Bandan sartzeko erabakia hartu nuen. Bandan lehendabiziko urratsak perkusioarekin eman nituen eta dan­borrarekin batez ere, 16 urterekin hasi nin­tzelako tronpeta jotzen.

Nola bizitu dituzu 50 urte hauek Ban­dan?
Hernaniko Musika Bandak oparitu dizkidan 50 urte hauek izugarriak izan dira, ilusio handiarekin bizitu ditut eta kategoriaz gozatu. Oso esperientzia po­li­ta izan da, horren gazte hasi izanak nire familiako lehenengo bandako kide bihurtu nau, baina urteek aurrera egin duten heinean harrotasun handiz bizitu dut nire ondorengoak ere bandarekin bat egin izana, Pacheko Martindarrak besteak beste.

Zer sentitzen da horrenbeste denboran Hernaniko Bandan finko man­ten­tzean?
Egia esan sentimendu kontrajarriak ditut urte guzti hauetan zehar Her­naniko Musika Bandan firme mantendu izanagatik. Izugarrizko harrotasuna sentitzen dut 50 urtez Bandaren parte izan naizela esaten dudan bakoitzean, benetan taldearen parte sentiarazi nau­tel­ako guztiek eta hori delako barruan sortzen zaidan sentimendurik garbiena, harrotasuna eta zoriontasuna.  Baina beste alde batetik izugarrizko pena sentitzen dut zaharrenak zirenak joan egin direlako eta nirekin batera hasi ziren asko iadanik ez daudelako gure artean, gogorra da lehenengo urratsak zurekin batera eman dituzten kideak nola joaten diren ikustea.

«Musika bandako momentu eta kide guztiek zerbait berria irakatsi didate»
Zeintzuk izan dira Musika Bandan bizitutako momenturik onenak?
Urte guzti hauetan zehar Musika Bandak mila momentu on eskaini dizkit eta hortaz ezingo nuke bakarra auke­ratu, denak izan direlako niretzat aberas­garriak. Asko ikasi nuen Manolo Sa­garna zuzendariarekin, musikaren inguruan nuen ezagutza handitzen lagundu baitzidan baina azkeneko hiru zuzendari gazteekin ere asko gozatu dut. Gaz­teak oso prestatuak datoz eta aire freskoa eskaintzen diote taldeari, horren adibide dira azken urte hauetan izan­dako zuzendariei esker prestatu ditugun obra modernoak. Musika nahiko zaila lan­tzen gabiltza azken aldi­an, egiteko zaila den musika baina aldi be­rean zoragarria den estiloa, beraz inoiz ez zaio ikas­teari uzten. Pertsonalki esan de­za­ket­­, niri Musika Bandako mo­mentu eta­­ ki­­de guztiek zerbait berria irakatsi di­­da­tela.

Bandan eman dituzun kontzertu guz­tietatik zein izan da zuretzat bereziena?
Kontzertu guztiek dute bere xarma edo bere ukitua eta emanaldi bakoitza bakarra da, baina egia da niretzat kon­tzerturik bereziena duela inauteri ba­tzuk eman genuen mexikarren kon­tzertua izan zela. Emanaldi horretan tron­peta jotzeaz gain abeslari moduan ere aritu nintzen eta ahaztezina izan zen niretzat esperientzia hura. Lehenagotik ha­sia nintzen kaleetan zehar abesten, Her­­naniko Bandan eszedentzia hartu nu­en 5 urteetan esaterako orkestra ba­te­kin hasi nintzelako kalez-kale kantari ba­ina ez nuen inoiz nahastu kan­tua eta tron­peta jotzea, izugarria izan zen kon­tzertu hura.

«Hernaniko Musika Bandak oparitu dizkidan 50 urte hauek izugarriak izan dira, ilusio handiarekin bizitu ditut eta kategoriaz gozatu»
Zein izango da hemendik aurrera Ti­nok­ izango duen harremana musi­ka­re­kiko?
Musikaria eta tronpetalaria izaten ja­rraituko dut noski, baina Hernaniko Mu­sika Bandatik kanpo. Talde honen parte izatea zoragarria den arren, aurtengo San Joanetako kontzertuan taldeko kide izateari utziko diot baina tronpeta jotzen jarraituko dut, hori ezin baita utzi. Mendeurren erdi baten ondoren Bandari agur esateko ordua heldu zaidala uste dut, eta pena  handia emango didan arren pozik uzten dut Banda, ongi pentsatu ondoren hemendik aurrera soilik Bandako bazkarietara joateko erabakia hartu baitut. Hernaniko Musika Bandak dena eman dit, jende paregabea ezagutzeko aukera izugarria eskaini dit hasieratik eta benetan bihotzez eskertzen dudana da Hernaniko Musika Bandak ondo pasatzen eta guztien artean egindako lanaz disfrutatzen erakutsi izana. Hortaz, gustura asko utziko diet nire entsegu eta kontzertuetako aulkia atzetik datozen gaztetxoenei, 50 urte hauetan betetako aulkia nire ustetan Euskadiko musika bandarik bere­zi­enaren eta onenaren aulkia izan baita.