Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko ekainak 25

Hernani

2019/06/01, larunbata

Irudi iradokitzaileak, umeenzat

Ainara Azpiazu ?Axpi?
Ainara Azpiazu ?Axpi?

?Mozoloaren bidea? liburuaren erakusketa jarri du Axpik Lugaritzen, hilaren 17ra arte.

Ainara Azpiazuren ?Axpi? Mozo­loaren bidea liburuko ilustrazioak Lugaritzeko kultur etxean aurkitu daitezke, pasa den apirilaren 17tik hilaren 14ra bitarte. Ikertze ipuin deituriko lehiaketa honetan urtero ilustratzaile batekin kontaktatzen dute, eta urte honetan Axpiri suertatu zaio aukera. 

Bertan umeen bixitak ere antolatzen dituzte, eta haiek bertako irudi batean oinarritu eta euren ipuinak sortzen dituzte. Hori horrela, Axpik aukera paregabea ikusi du Mozoloaren bidea libururaren ilustrazioak bertan erakusteko: «hainbat irudi iradokitzaileak iruditzen zaizkit istorio berriak sortzeko». Era berean, erakusketan parte hartzera bultzatu duen arrazoi nagusia da umeen bixitak jaso­tzen dituela.


Kultura armeniarra

Libururaren testua Dobera Euskara Elkarteak sortutakoa da, kultura ezberdinetako ipuin tradizionalekin egindako bilduman, Armeniako ipuina egokitu zaio Axpiri. Ipuin hau, pertsonaia batek egiten duen bidaia bati buruzkoa da, Axpik adierazi duenez, «bidaia, bai fisikoki zein sinbolikoki egiten du». Pertsonaia honek bidaian zehar hainbat erabaki hartzen ditu bere izaera eta baloreen arabera. Hori horrela, Axpik bidaia hori ikusarazi nahi izan du ilustrazioen bidez. Alde batetik pertsonaia ezberdinak sortuz, eta bestetik paisaiei garrantzia emanez. 


Erakusketak

Lugaritzeko eraskusketa ez da  eskuartean daukan bakarra;  beste hainbat emakumerekin batera Tupust izeneko komiki antologia bat egiten ari da, Txalaparta argitaletxeak ateratakoa, hain zuzen. Nahiko tono feministan egindako lana dela adierazi nahi izan du Axpik.  Eta honakoa, Tobacco daysen aurkitu daiteke, Tabakaleran dagoen liburu dendan zehazki. 


Aurrerako proiektuak

Orain Axpiren helburua da esku artean daukan proiektuan zentratzea: «ez nago hainbeste erakusketak montatzeari begira»,  azpimarratu du. Hala ere, aukera suertatzen bazaio, ez dizkio ateak itxiko.