Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/06/01, larunbata

«Frontoi berezia da Arriatsukoa, eta partidu bizia eta mugitua izango da»

Maria Granado, Hernaniko Tilosetako frontoian. Oso ondo ezagutzen duen beste frontoi batean ariko da bihar, Arriatsukoan.
Maria Granado, Hernaniko Tilosetako frontoian. Oso ondo ezagutzen duen beste frontoi batean ariko da bihar, Arriatsukoan.

Txikitan hainbestetan jokatu zuen frontoian ariko da Maria Granado, bihar 12:00etan; Alaitz Badiolarekin batera, Araitz Eizagirre eta Naroa Elizalderen kontra.

Arriatsu eskolako frontoian jokatuko duzue bihar. Kontzejupeko partiduen tankerakoa izango da? Berezia, ezta?

Bai, hala da. Beste hiru pelo­ta­riei deitu nienean, galdetzeko po­sible ote zuten jokatzera etor­tzea, abixatu nien ezaugarri be­reziak dituen frontoia dela. Ezkerreko paretak tripa dauka, leihoak ere bai, eta eskubiko pa­­retean zutabeak daude. Go­ran, berriz, bigak. Partidu berezia izango da.


Jokatu duzu partidurik horrelako frontoi batean?

Arriatsun bertan, txikitan. Bai­na bestela ez. Frontoi hone­ta­ra, besteak baino ohituago nago, behintzat. Txikitatik Osiñagan ari­tu naiz beti. Arriatsuko fes­tetan, hara igotzen ginen, eta gazteen arteko pelota parti­du­etan, beti animatzen ginen.


Etxean jokatzen, aurreneko aldia izango da zuretzat.

Bai. Emakume Master Cupen, gertuen Zumarragan jokatu nuen, finala. Eta etxean lehe­nengo aldiz ariko naiz oraingo honetan. Etxeko patioan be­zala, jende ezagunarekin. Eta agian, horrek pixka bat urduri jarriko nau?


Alaitz Badiolarekin jokatuko duzu zuk. Ondo ezagutzen duzue elkar?

Elkarren kontra jokatu dugu, Master Cupeko final laurde­ne­tan hain justu. Eta hortik eza­gu­tzen dut. Baina ez dugu elka­rrekin jokatu inoiz. Araitz Eiza­girre eta Naroa Elizalde kon­tra­rioak bai, hobeto ezagutzen ditut. Izan ere, lehengo urtean emakume pelotarien talde bat sortu genuen unibertsitatean, Gasteizen; eta haiek ere tal­de­an zeuden.


Nolako partidua espero duzu?

Ba abixatu dit Araitzek, lurre­tik ibili beharko dudala! Izan ere, badakite beraiek ere, gaur festa izango dela? Frontoiaren ezaugarriak ikusita, indarrez jokatzeak ez dauka zentzurik, eta teknika kontua izango da dena. Partidu bizia eta mu­gi­tua izango da, aurre-aurrean jokatzekoa, eta polita.


Ikusleen aldetik ere, bereziak izaten dira horrelako partiduak, ezta?

Bai, berezia da giroa, polita iza­ten da. Arriatsun espero du­gu­na da oso gertuko giroa, jende gehiegi izan gabe, denak adi-adi, ikusminarekin, zer pasako ote den? Jendea partiduan sar­tzen da azkenean, hain fron­toi txikia eta jende gutxi izanda. Eta animatzen dute, bat edo bestea, berdin zaie.


Kasu honetan, zu animatuko zaituzte, noski?

Bai bai, espero dut! Besteak kanpokoak izanda, espero dut auzotarrek ni animatzea.


Gero eta gehiago deitzen zaituztete emakumeak ere, esku pelota partiduetarako. Nabaritzen duzue mugimendua haunditzen ari dela pixkanaka?

Bai bai. Master Cupekin ema­ku­meen pelotari eman zaion ikus­garritasuna, nabaritu egi­ten da. Gero eta jende gehiagok ezagutzen ditu pelotariak; agian promozio mailakoak ez, baina adibidez, Patri Espinarri buruz hitz egiten diozu ia edozeini, eta ezagutzen du. Guri, Geta­riatik deitu digute, Arriatsutik ere bai, eta beste toki batzue­ta­tik berdin. Eta horretan, zeri­kusi haundia dauka komuni­ka­bideek egindako lanak. Zu­ma­rragako finalerako, fron­to­ia lepo bete zen, eta zinea ireki behar izan zuten, jendeak par­tiduak zuzenean ikusi ahal iza­teko. Telebistan ere, jende askok ikusi zuen; eta hori dena, guk ere nabaritzen dugu.


Futbolean ere bazabiltza, txikitatik. Noiz eta nola hasi zinen esku pelotan?

Lehengo urtean, futbolarekin nire maitasun-gorroto harre­man hori neukan, eta hitz egin nuen unibertsitateko nire pe­lo­tako irakaslearekin. Galdetu nion ba ote zegoen ema­ku­me­ekin pelotan aritzeko talderik; ezetz esan zidan, eta proposatu nion horrelako talde bat sor­tzea. Orduan, irakasle horrekin batera, harremanetan jarri gi­nen unibertsitateko kirol zer­bi­tzuarekin eta Arabako Pelota Federazioarekin. Eta horrela sortu genuen, uniber­tsita­tea­ren bitartez, pelota eskola moduko bat emakumeentzat. Hiru la­guni komentatu nien, aurrera zijoala kontua, eta zabaltzen hasi ginen, whatsapp bidez, kar­telak jarrita eta sare so­zia­le­tan. Hamahiru neska elkartu ginen, maila oso ezberdine­ta­koak: batzuk sekula pelota bat ikutu gabeak, beste batzuk es­perientzia gehiagorekin. Talde majoa osatu genuen azkenean, eta gure artean, txapelketaren bat ere antolatu genuen, Gas­teizko Foru Plazan. 

Nik, txikitan esku pelotan aritu ondoren, beraiekin heldu nion berriro, eta Emakume Mas­ter Cuparen aukerarekin, le­hiatzen ere hasi nintzen. Aur­ten ez daukat haiekin entre­na­tzeko aukerarik, egunero buel­tatzen bainaiz Hernanira; eta nire kontura ari naiz, ahal du­dan moduan. Izan ere, futbole­an hiru entrenamendu dauz­kat astean, lanean ere banabil, haurrak entrenatzen ditut fut­bolean? Denbora gutxi daukat pelotan aritzeko, egia esan. Baina ahal dudana egiten dut.


Eta hala ere, Promozio Txapelketako finala jokatu zenuen.

Bai, oso pozik geratu nintzen. Egia esan, ez genuen espero hain urruti iristea. Ainhoa Lakun­tzaren eta bion asmoa, apuntatu ginenean, disfruta­tzea zen. Horrelako txa­pelketetan ha­la behar du, oinarriz­koa da dis­frutatzea eta ikastea. Eta bat-batean, finalean ginen. Oso poz­garria izan zen, eta espe­rien­tzia polit bat. Frontoia beteta, familiakoak eta la­gu­nak han?

«Etxean lehenengo aldiz ariko naiz bihar. Etxeko patioan jokatzea bezala izango da, jende ezagunarekin. Eta agian, horrek pixka bat urduri jarriko nau...»

Futbola edo esku pelota duzu nahiago?

Ezberdinak dira. Esku pelotan binaka aritzen naiz, baina zure­aren eta bestearen menpe zau­de bakarrik; futbolean, 11 taldekide gara, gehi ordezko bezala ateratzen direnak? Oso ezberdinak dira biak. Futbolak asko eman dit, 4 edo 5 urte neuzkanetik aritu naiz, eta es­pero dut oraindik urte ba­tzuk gehiago izatea aurretik, bai fut­bolean eta bai pelotan.


Zer gehiago behar du emakumeen esku pelotak, gorantza egiten jarraitzeko?

Uste dut bide onetik goazela, ko­munikabideetan gero eta in­dar gehiago ematen, partiduak eta txapelketak antolatzen dituztenek emakumeen aldeko apustua eginez? Hori da behar duguna, ikusgarritasuna eta jendearen gogoa, beti pauso bat aurrera egiteko. Ez dakit noizbait iritsiko garen mutilen esku pelotaren mailara, baina bidea hau da.


Osiñagako jaiak ere txikitatik bizitu dituzu. Nolakoak dira?

Oso festa bereziak dira, auzo bateko festak, oso gureak. Gure artean egindako zerbait dira, auzotarrengatik ez balitz hil egin­go liratekeenak. Guregatik eta guretzako festa batzuk dira, azken batean. Herritik eta kan­potik jendea ere etortzen da, larunbateko herri kirol era­kus­tal­dira adibidez. Baina gaine­ra­koan, ez da izugarri jende pila ibiltzen. Oso gureak dira.