Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/05/25, larunbata

«Lagunekin, gozatutakoarekin eta giroarekin geratzen naiz»

Aritz Lujanbiok futbol jokalari izateari utziko dio gaur Deban.
Aritz Lujanbiok futbol jokalari izateari utziko dio gaur Deban.

Aritz Lujanbiok ostegunean jokatu du azkenengo partidua Zubipen eta gaur hartuko du erretiroa Deban 19 urte eta gero.

Aritz Lujanbio (Hernani, 1988), CD Her­na­niko kapitainak, os­te­­­gu­ne­an jokatu zuen azken pa­rtidua Zubipen. Futbolari be­zala erre­tiroa hartzea era­baki du eta ia 20 urte taldean pasa ondoren ez du gehiago joka­tuko. Nahiz eta luza­penean bi gol jaso eta 2-3 galdu, ez zuen fes­ta zapuztu. Her­na­niko ze­la­ian Lujanbioren agurra senti­korra izan zen eta omenal­diarekin esan zioten gero arte. Hala ere, gaur jokatuko du De­ban azkeneko partidua. Hemen­dik aurrera, Her­nanik badu bere One Club Men.


Zergatik hartu duzu uzteko erabakia?

Nire inguruko jende gehiena uzten joan da eta nik segi egin dut. Gogoeta egin eta gero ga­raia iritsi dela uste dut. Tal­de­ko bigarren beteranoena na­iz. Nirekin batera ?Gurru?k be­re ibil­bidea amaitu zuen eta ni baino urte bete zaharragoa da. Bera seniorretan etorri zen tal­dera eta ni berriz txiki txi­ki­tatik hasi nintzen Herna­nin jo­katzen. 


Noiz hasi zinen taldean?

Infantiletan hasi nintzen taldean jokatzen oraindela ia 20 urte, mende honen hasiera aldera. Beti ilusioarekin egon naiz, 19 urtetan, entrenatzeko eta jokatzeko eta adinarekin ho­ri zerbait galtzen ari dela somatu du­danean nire burua egune­rokotasun horretan ez dut behar bezala ikusten. Uz­teko erabakian horrek bere bi­ziko garrantzia izan du. Exi­jentzi maila jeitsi aurretik nahiago nuen uztea.


19 urte horietan denetatik biziko zenuen taldean. Zein izan da momenturik politena edo gogaingarriena?

2011an Hirugarren mailara igo ginen urte hori oso polita izan zen, oroitzapen ederrak ditut denboraldi horrenak. Goiko taldera iritsi eta talde oso ona osatu genuen. Partidu gehi­enak oso ongi irten ziren eta urte berezia izan zen. Ilusioa piztu zen herrian, taldean eta gure artean harreman estua sortu zen.


Urte bete egon zineten Hirugarren mailan.

Talde asko daude erdi pro­fe­sionalak direnak, dirua sar­tzen da eta guk berriz aurreko ur­teko taldea mantendu ge­nuen eta herriko taldea ginen. Bi-hiru baja izan genituen ikas­­­ketengatik eta nabaritu egin zen. Saiatu ginen, bo­rro­katu genuen, baina ez zen po­sible izan mantentzea. 


Eta momenturik gogorrenak ibilbide luze honetan?

Lesio larririk ez dut inoiz izan. Hirugarren mailako urtean, na­hiz eta maila galdu, asko disfrutatu genuen. Egia esan zaila egiten zait momentu go­go­rren bat azpimarratzea.


Eraman al duzu jokatu dituzun partiduen kontua?  

Ez, ideiarik ere ez daukat zen­bat partidu jokatu ditudan. Fe­derazioan bilduta egongo da. Az­kenengo urteetan entre­na­tzaile bakoitzak eraman ditu kon­tuak, baina hori be­raien lan egiteko eran sartzen da, ez kopurua neurtzeko.


Asko aldatu al da lehenengo taldea zu sartu zinenetik gaur egun arte?

Egia esan ez. Aldatu dena nire ikuspuntua da. Hasiera berria zera eta eredutzat hartzen di­tuzu urteak daramatzaten jo­ka­­lariak. Orain ordea alde­rantziz  da, baina kluba bera indartu egin da, jende gehiago sartu da lanera. Talde gehiago daude infantiletatik hasita. Egitura indartu egin da, baina bestela ez nuke esango asko aldatu denik. 


Lan egiteko eran aldaketak nabaritu dira?

Lehen aipatu dudan bezala egi­tu­ratuagoa dago. Garrantzi ge­­hi­ago eman zaio entre­na­tzai­le titulatuak izatea edo erren­dimendua aintzat har­tzea bai­no baloreak lantzen di­ra. Hor bai eman dela pauso bat. Fut­bo­la bakarrik izatetik orain hez­kuntza ere lantzen da.


Baduzu klubean jarraitzeko asmorik entrenatzaile bezala edo beste modu batean?

Azken urteetan entrenatzaile bezala ere ibili naiz. Hasieran neskekin hasi nintzen eta hi­ru-lau urte ondoren txiki­ene­kin nabil alebinekin. En­tre­na­tzaile hiru titulu daude, bi ate­rata dauzkat eta hiru­ga­rre­na­ren bidean nabil. Futbola as­ko gus­tatzen zait eta entre­na­men­du mundua gustatzen za­it. Egia da, hurrengo urteari be­­gira atse­den pixka bat behar dut, gainera asteburutan lan­ean hasi naiz... eta datorren urtea lasai hartuko dut, baina bai. Aurrera begira jarraitzea gus­tatuko litzaidake. 


Nesken entrenatzaile lanetan aritu zarela diozu. Hor nabarituko zenuen aldaketa.

Azken urtetan indartu egin da eta nabaritu da gorakada. Fitxa gehiago daude eta futbola ikus­teko modua ere aldatu du­te neskek. Lehen lagunekin ego­teko momentua bezala ikus­ten zuten eta orain berriz fut­bolak berak erakartzen ditu, ez bakarrik lagun giroak. Eta pentsatzen dut Realaren Ko­pako garaipenak oraindik ere nes­ka gehiago erakarriko ditu­ela taldera. Herri eta talde guztietan nabaritzen da ilusio haundia. 


Gaur jokatuko duzun partidua berezia izango da.

Dudarik gabe. Sentimendu kon­trajarriak ditut. Alde ba­te­tik poza ibilbide eta aitor­pe­na­ga­tik, bestetik triste amai­tzera doalako futbolari ibil­bi­dea. Arra­roa egingo zaitena se­guru datorren urteko aste­bu­ruetan par­tidurik ez jokatze­arena izan­­­go da. Animatzera jeitsi be­har­­ko dut Zubipera.

«Gaur egun jokalariak hobe prestatuak datoz, baina gauzak zail jartzean, griña faltak arazoak sortzen ditu»

Gogoratzen al dituzu izan dituzun entrenatzaile guztiak?

Ba bateon bat ahaztuko zait, baina ia denak bai. Infan­ti­le­tan Txema eta Xubi­turrekin hasi nintzen; gero Ivan Gil eta Aitor Portillo; Iban Oiarzabal eta Juanra; Jordi, Iñigo Cela; seniorretan David Muñoz, Ibor Manzano, Jon Zabaleta eta Alain Gerekaetxeberria. Hama­hiruren bat guztira. Denekin gustora, bakoitzak bere meto­dologia dauka, baina denekin ongi moldatu naiz. 


Zenbat urte egin dituzu kapitain bezala?

Hiru-lau denboraldi bai. Zortea eduki det eta asko jokatu dut urte guzti hauetan. Hasi nin­tzenean goiko taldean zer­bait gu­txiago jokatu nuen. Asko ikasi nuen urte horretan. 


Aukera izan duzu Hernani ez den beste talde batean jokatzeko?

Egia esan ez. Zurrumurruak be­ti izan dira, baina inoiz ez zait eskaintzarik etorri eta be­raz ez zait burutik pasa ere egin.


Beti defentsa zentral moduan aritu zara.

Gustoko izan dut. Txikitatik jo­katu dut hor. Partiduren ba­te­an tokatu izan zait ezke­rretik edo jokatzea, baina hori izan da nire postua. 

«Hirugarren mailara igotzea izugarria izan zen, momenturik onena, asko disfrutatu genuen urte osoan»

Beste postu batean ez jokatzea faltan bota duzu?

Broma moduan asko komen­ta­tu dugu. Ilusioa egingo zi­dan.


Zentral moduan golak sartu izan dituzu?

Nahiko goleatzailea izan naiz defentsa izateko. Buruz ongi moldatu arren, aurten den­boraldi bakarra izan da golik sartu ez dudana. Bestela hiru-lau gol sartzen nituen. Egia esan ez dakit guztira zenbat gol sartu ditudan. 


Zer moduz ikusten duzu erregional mailako futbola?

Telebistak eta ordutegiek kalte haundia egin diote. Garai ba­tean maila desberdinek ordu­tegi berdinak eduki­tzeak me­se­de egiten zion. Indarra galdu arazi dio.


Futbolariak gaur egunean desberdinak dira orain urte batzutakoarekin alderatuta?

Teknikoki hobe prestatuak da­toz, gaztetan hasten dira klu­bean eta ikasiagoak datoz. Ora­in urte batzuk ordea griña gehiagoko jokalariak zeuden. Gabezi gehiago genituen, baina beste kasta eta lehiakortasun bat zegoen. Ongi bazoaz dena erraz doa, baina gauzak zail jartzen direnean gaur egungo futbolariek zailtasun gehiago dituzte. Oso goiz klubetan has­tea ez dakit onena den. Gaur egun klubean 400 joka­la­ritik gora gaude.

«Datorren urtea lasai hartu nahi dut, baina entrenatzaile titulua dut eta lan horretan jarraitu nahi dut»


Zure futbolari doaiak zeintzuk izan dira?

Taktikoki, kolokazio aldetik on­­gi moldatu naiz. Ez naiz azkarra izan, teknikoki ere ez naiz nabarmendu, baina nahi­ko osoa izan naiz. Agintzea ere gustatu izan zait. Griñeko jo­ka­laria, baina txartel gutxi ikusi ditut. Segadarik egiten ez daki­dala diote taldekideek ba­rrez­ka. Behin bakarrik izan nin­tzen kanporatua, Hiru­ga­rren mailako denbo­raldian. 


Urte guzti hauetan zerekin geratzen zara?

Talde giroarekin eta sortzen diren harremanekin. Lagun miñak bihurtu dira asko eta asko. Gipuzkoa mailan aurkari direnak lagun bihurtzen dira. Harreman horiekin geratzen naiz.