Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani

2019/04/13, larunbata

«Helburua finalerdietara sailkatzea da eta ikusiko dugu zer gertatzen den lau hoberenen borrokan»

Iker Aduriz gazte hernaniarra, Landareko zelaian.
Iker Aduriz gazte hernaniarra, Landareko zelaian.

Iker Aduriz hernaniarra Espainiako selekzioarekin ariko da bihartik aurrera Errusiako Kaliningrado hirian jokatuko den Europako Txapelketan. Finalaurdenetako partidua Herbehereak-en aurka izango da bihar bertan.

Iker Aduriz (2001) hernaniarrak 18 urtez azpiko Europako Txapel­keta jokatuko du bihartik au­rrera Errusian, Kalinin­gra­don. Kant filosofo haundiaren hi­rian zortzi talde ariko di­ra: Espainia, Herbehereak, Por­tu­gal, Belgika, Errusia, Erru­­mania, Georgia eta Ale­mania. 

Zortzi talde eta lehendabiziko partidua bihar jokatuko du­te Herbehereaken kontra 2001 eta 2002an jaitakoek jokatzen du­ten txapelketa honetan. «Ira­­­­bazten duenak finalerdietarako sailkapena jokatuko du eta lehendabiziko lau postuetan geratzea ziurtatuko du» dio Adurizek.


Oskar Astarloa, aurrelarien entrenatzailea

Orain bi hiru aste pasatxo jakin zuen Espainiako selekzioareki joateko deialdian sar­tu zutela. Hernaniko lehen taldeko Oskar Astarloa da aurrelarien entrenatzailea eta «ho­rre­gatik pasa den larunbatean Ordiziaren aurka jokatutako partidua izan zen azkena Her­nanin jokatzen zuena. Bi urte daramatza postuan».  

Oso gustora dabil Iker selekzioan. «Aurreko urtean le­sio­natuta egon nintzen eta ezin izan nuen joan txapel­keta­ra». 18 urtez azpikoa da lehendabiziko maila nazioarte mailan jokatzeko. Txapelketa eta partiduak prestatzeko kon­tzentrazioak egiten dituzte eta jokalariak ongi ezagutzen dira. «Hau laugarren aldia da bil­tzen garena. Lehendabiziko bietan erabaki zen zein jokalari arituko ziren txapelketetan, hirugarrena Portugalen aurkako partiduarentzako deialdia izan zen eta laugarrena Eu­ro­pako Txapelketarako. 26 jokalari goaz».

Portugalen aurkako lagunartekoa izan zen jokalari hernaniarraren lehendabiziko al­dia Espainiarekin jokatzen zu­ena. «Ongi joan zen, nahiz eta ohituta ez egon protokoloran erreserkia entzutera adibidez».

Iker Adurizek aurrelari bezala, pilier postuan jokatzen du, hiru zenbakiarekin. Hala ere, ez da beti horrela izan. «16 urtez azpikoetan, Hernanin, bigarren lerroan jokatu nuen eta Baionara joan nintzenean berriz ere pilier postura itzuli nintzen».


«Pasa den urtean Espainia hirugarren geratu zen»

Iker Aduriz eta taldekideak asteartetik daude Errusian. Madriletik Kaliningradora zu­ze­nean joan ziren. Lehe­nengo aurkaria gainditzea da lehen­da­biziko helburua hasiera ba­tean. «Eta gero ikusiko da. Gal­duz gero zazpigarren eta zor­tzigarren posturako lehian sartzen zera eta irabaziz gero finalerdietara. Guztira hiru par­tidu jokatzen dira».

Finala apirilaren 21ean jo­ka­tuko da eta bertan egotea ames­­ten du Ikerrek. «Aur­ka­ri­en maila egia esan ez dugu eza­­gutzen. Guk behintzat ez, en­trenatzaileek seguru asko bai. Pasa den urtean hirugarren geratu zen Espainia, Por­tugalen aurka hirugarren eta lau­garren postuko partidua irabazi eta gero. Talde gogorrak daude». 

«Institutuan nabil ikasten eta datorren urtean unibertsitatera salto egingo dut»

Xabi Lukas eta Iker Aduriz, bi hernaniar Aviron Bayonnais-en

Orain hiru urtetik Baionan dabil Xabi Lukas hernaniarrarekin batera. Frantzesa uler­tzen du hitzegiterako garaian zailtasun gehiago dituen arren. «Oso gustora nago. Tal­dekide gehienak Baiona eta ingurukoak dira, hala ere ba­daude Frantziako jokalariak. Xabi Lukas eta biok Hendaiara joaten gara eta bertan taxia har­tzen dugu Baionara».  As­te­an zehar bi egunetan joaten omen dira. «Hirugarren egunean, asteazkenean, ordutegi des­­berdinak ditugu». 

Lehenengo fasea amaitu berri dute eta hirugarren amaitu dut Avironek. «Orain fase finaleko kanporaketak jokatu behar ditugu. Lau taldetan osatuta dago bertako liga eta talde bakoitzeko lehendabiziko lau sailkaruek jokatzen dute play off moduko bat. Final zortzirenetatik hasten gara jokatzen».

Maila haundia dago eta zail ikusten du Adurizek azken hamaseietatik aurrera egitea. «Orain bi urte Toulon-en aurka jokatu genuen eta izugarrizko maila dute. Kanporatuak izan ginen, baita ere pasa den urtean. esperantza daukagu final laurdenetara iristeko, baina oso zaila da». Aurkaria oraindik ere ez dute ezagutzen. 

«Hasieran beldur pixka batekin joan ginen Baionara, baina oso ongi moldatu gara»

Datorren urtean Avironeko bigarren taldean ariko dira

Taldekide batzuk Sei Nazio­etako txapelketa jokatzen dute. «Europako selekzioen errugbia mailakatua dago na­gu­sie­ne­tetatik hasi eta be­heko mailetara arte. Guk Cham­pionship-a esaten zaiona joka­tzen dugu». 

Errugbiaz aparte esperintzi bezala oso polita dela dio Adurizek. «Portugalekoa horrela izan zen, horrelako gauzak bizitzea ederra da».

Gainera datorren urteari begira mailaz aldatuko dira Aduriz eta Lukas. «Nagusienen kategorian sartuko gara, baina bigarren taldera egingo dugu salto. Oso gogorra izango da, baian neurtu beharra daukagu gure maila. Jokatzen ez baldin badugu ere asko ikasiko dugu, mailahaundiagoko jokalariak daude eta nahita nahiez ikasten da».


«Zuzenbide ikasketak egingo ditut seguru asko» 

Hernaniko institutuan ari da ikasten eta datorren urtean ere hego Euskal Herrian jarraitzea da intentzioa. «40 minutura gaude. Aurten hirugarren ba­txilergoa ari gara egiten eta datorren urtean unibertsitatera egingo dugu aldaketa».

Selektibitatea eta gero zer ikasketak egingo dituen aukeratu behar du. «Zuzenbidea daukat buruan eta hori egingo dut seguruenik. Hala ere, agian aldatuko da azken momentuan. Ekaina hasieran dugu selektibitatea. institutuko az­ken azterketak maitzaren amai­eran iznago ditugu». 

Ordurako seguruenik denboraldia amaitua iznago da. «Maiatzaren hasieran da lehenengo kanporaketa eta finalak ekainaren erdialdean dela usten dut».


«Intentsitate aldetik maila altuagoa dago Frantzian»

Hego eta iparraldearen artean aldaketa haundia somatu zuen. «Batez ere intentsitate aldetik. Maila askoz altuagoa da. Hemen partiduak erraz amaitzea nituen, baina iparraldean kosta egiten zitzaidan hasieran. Orain ohituta nago».

Nahiko ongi moldatu zen ha­sieratik Baionara. «Hasieran beldur pixka batekin joan gi­nen, itxiak direla esaten delako, baina oso ongi moldatu nin­tzen. Hizkuntzarekin hasieran zerbait kostatu zitzaidan, baina gero berehala ulertzen da. Egia esan euskerarik ez da apenas erabiltzen». 

Espainiako selekzi­o­an ere badaude gipuzkoar ge­hi­­ago. «Anton Legorburu (Bera Bera), Erlantz Garmendia (Or­dizia) eta Alex Saleta (Zarautz).