Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
Bizilagunak egitasmoa

2018/10/20, larunbata

«Lagun berriak egiteko eta bertako ingurua eta ohituren berri izateko aukera izan dugu»

Mustapha Fennani eta Samira Elbouga.
Mustapha Fennani eta Samira Elbouga.

Marokoarrak dira Mustapha Fennani eta Samira Elbouga, 2007an etorri ziren Euskal Herrira, eta Hernanin bizi dira egun. Aurreko urtean hartu zuten parte aurrenekoz, Bizilagunak egitasmoan. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete.

AMHER-SOS ARRAZAKERIA
Mustapha Fennani eta Sa­mira Elbouga Hernanin bizi diren senar-emazte maro­koarrak dira. 2007an etorri ziren Euskal Herrira eta gaur egun, hiru haurren gurasoak dira. Iaz Bizilagunak proiek­tuan parte hartu zutenez, beraien esperientzia kontatze­ko hainbat galdera egin dizkiegu.

Nola ezagutu zenuten Bizilagunak proiektua?
AMHERri esker ezagutu ge­nu­en proiektu hau. Beraiek parte hartzera animatu gin­tuz­ten eta dinamizatzaile la­ne­tan ari­tu ziren bolun­tarioek in­for­matu gintuzten gainera­koaz.

Zer iritzi duzue Bizilagunaken inguruan?
Uste dugu jendea ezagutzeko egun polit bat dela, baita haien gustuak, ohiturak eta intere­sak ezagutzeko ere.

«Jendea ezagutzeko egun polita da, baita haien gustuak, ohiturak eta interesak ere»

Nolakoa izan zen zuen esperientzia?
Esperientzia ona izan zen. Lehenengo udaletxeko plazan elkartu ginen parte hartzaile guztiak. Familia asko bildu ginen eta elkar ezagutzeko au­kera izan genuen. Bertan guri egokitu zitzaigun familiarekin elkartu eta beraien etxera joan ginen gure hiru seme-alabe­kin. Bazkaria ederra izan zen.
Egia esan hizketagai falta­rik ez genuen izan. Esaterako, kultura eta hizkuntzen inguru­an aritu ginen hizketan. Jana­riaz ere hitz egin genuen, gure ohiko platerak nolakoak diren jakinarazteko eta hemengoak zein diren eta nola prestatzen diren ikasteko. 
Gogoratzen naiz gure se­mea ikastolan ikasitako eus­karazko abesti bat abesten hasi zela: “aldapeko saga­rra­ren adarraren puntan...” Mo­mentua oso polita izan zen, batez ere, gu jaso gintuen familiarentzat.

Izan al zenuten zailtasunik?
Ez, egun guztian zehar ez ge­nu­en inolako zailtasunik izan.

Familiek elkar ezagutzen zenuten? Eta Bizilagunaken ondoren, harremanetan jarraitzen duzue?
Ez genuen elkar ezagutzen baina elkarrekin bazkaldu ge­nuenetik, kalean topatzen ga­renean hizketan geratzen gara harreman ona baitaukagu.

Zer eman dizue Bizilagunak proiektuak?
Lagun berriak egiteko aukera izateaz gain, bertako ingurua eta ohituren berri gehiago ikasi dugu.

Animatuko zenituzkete beste familiak parte hartzera? Zergatik?
Bai. Proiektu honek gauza onak eskaintzen dizkigula iru­ditzen zaigulako.