judohernani@gmail.com’ edo 658 881 112an. Kadete mailatik gorakoak gaur hasiko dira entrenatzen, eta txikiak, 17an.

"> judohernani@gmail.com’ edo 658 881 112an. Kadete mailatik gorakoak gaur hasiko dira entrenatzen, eta txikiak, 17an.

">

Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
Judoa

2018/09/03, astelehena

«Judon urteak badaramazkizu, eta jarraitzen baduzu, beti izaten da helburuetako bat gerriko beltza ateratzea»

Intza Etxeberria, Xabier Jauregi eta Ainara Eizagirre, kiroldegian.
Intza Etxeberria, Xabier Jauregi eta Ainara Eizagirre, kiroldegian.

Gerriko beltza lortu zuten ekainean Ainara Eizagirre, Xabier Jauregi eta Intza Etxeberriak; «errematea», hilabeteak prestatzen eman ondoren, Jone Irastortza entrenatzailearekin. Maila horretara iritsi nahi duten 6 urtetik gorakoek irekita dute izenematea ‘judohernani@gmail.com’ edo 658 881 112an. Kadete mailatik gorakoak gaur hasiko dira entrenatzen, eta txikiak, 17an.

Gerriko beltza atera zenuten ekainean. Espero zenuten?
XABIER JAUREGI
: Denbora asko daramakigu prestatzen, ordu­an, ez ateratzea izango zen… Hain­beste prestatzen duzune­an gau­za bat, espero duzu ondo ate­ra­tze­a!
AINARA EIZAGIRRE: Seguru-seguru ez geunden, baina, bai… atera nahi genuen!
JONE IRASTORZA (IRAKASLEA): Federazioko hiru ikastarotara joan behar dira, aurretik, eta han ere bai, ikusten dute zer-nolako aukera daukaten.

Gutxi gorabehera zenbat daramakizue prestatzen?
X.J
: Ni irailean hasi nintzen.
A.E eta I.E: Gu pixka bat gu­txiago, lau hilabete-edo. Kon­petizioak genituen, eta horiek bukatu arte itxaron behar izan genuen. Orduan, buru-belarri jarri ginen honekin.

Nola izaten dira azterketa prestatzeko entrenamenduak?
I.E: Azkenean, azterketa nola egin ikastera bideratzen da saio guztia, bertako ariketak egitera.
A.E: Hori da, ez da hainbeste fisikoa lantzea, ez zara hain­beste nekatzen. Egiten genuen beroketa besteekin, eta gero, gu azterketan zentratzen ginen.
XABIER JAUREGI: Azken finean da­kizuna erakutsi behar duzu. Jendeak pentsa dezake: ‘honi edo hari irabazten badiozu, ba­dau­kazu gerriko beltza’, baina ez da horrela. 

Eta konpetizio eta azterketaren artean ze desberdintasun dago?
A.E
: Ez dauka zerikusirik!
X.J: Konpetizio eta entre­na­menduetan efektibitatea bila­tzen duzu.
J.I: Konpetitzeko, dauden te­kni­ka guztietatik, nahi duzu­na erabili dezakezu.
A.E: Eta hemen, arau batzuk dau­de. Gehien bat da teknikak perfekzionatzea. Konpe­tizioe­tan, aldiz, egiten duzu atera­tzen zaizun bezala; eta ondo ateratzen bazaizu, ondo; eta bestela, ba ez da ezer ger­tatzen. 

Nola izaten da azterketa?
A.E
: Alde teorikoarekin hasten da; gero goiko zatia; gero, lurrera joaten zara, hor ere, teoria dago. Eta gero egiten da kata (japoniarrez, mugimendu batzuen serie edo sekuentzia).
I.E: Goran eta beheran egin behar dira giltza desberdinak, eta bukatzeko, zuri gehien gustatzen zaizun giltza, modu desberdinetara.

Galdera bat erantzun beharra daukazue alde teorikoan?
Bai, galdetzen dute ju­doaren oinarriei buruz; agurra nola den, erorketak, zertarako egi­ten diren, zer esan nahi du­en… Azken finean, dena japo­niarrez dago, horregatik, ikasi egin behar da.

Eta zuek bakarrik jartzen al zarete aztertzaileen aurrean?
J.I
: Ez, beraiekin batera beste hiru joan ziren, laguntzera. Judoan, ‘Tori’ da teknika egi­ten duena; eta ‘Uke’, bestea. Ho­rrek ere garrantzia dauka judon, eta beraz, bikotea beha­rrezkoa denez, bilatu egiten da beste bat tamaina eta pisu berekoa, zurekin ondo molda­tzen dena…
A.E: Gure ‘bikoteak’ dira. Beraiek bazeukaten gerriko beltza, laguntzera dijoaz. 
I.E: Azkenean dira giltza egitean botatzen direnak. 

Zuen helburua beti izan da gerriko beltza ateratzea?
I.E:
Nik helburutzat ez neukan, baina pentsatuta neu­kan ju­doa­rekin jarraitzen banuen, aterako nuela. Gehi­enen hel­bu­rua izaten da, gainera.
A.E: Azkenean judon urte­ak badaramazkizu eta jarrai­tzen baduzu, beti izaten da hel­buruetako bat. Nahiz eta gu konpetitzera joaten garen gehi­ago, gerriko beltza beti dago hor.
X.J: Ezin zara geratu marro­iean, pauso batera.
J.I: Ba jende pila bat geratzen da!
X.J: Nik utzi nuen 15 urterekin, eta 21 urterekin bueltatu naiz. Utzi nuen beste kirol baten­gatik, denborarik ez neuka­lako. Hala ere, judoa beti gus­ta­tu izan zait. Orduan utzi nuen marroiean, eta errema­tatu beharra neukan!

Ainara eta Intza, zuek txikitatik ari zarete, ezta?
I.E:
Ni nere gurasoek pro­po­satuta hasi nintzen, nire ana­ia ere hasi zelako. Eta jarraitu dut asko gustatzen zaidalako.
A.E: Nire ahizpa eta bioi nire amak sartu gintuen hone­tan! Hasi, horregatik; baina gero pixkanaka gustatzen zai­zu, eta geratu egiten zara. 
X.J: Azkenean, txikitan denok egiten dugu judo Hernanin!

Zuen bizitzan, ze garrantzia dauka judoak?
X.J
: Zure burua gehiago eza­gutzeko balio du. Nik, eta Aina­rak ere bai, probatu dugu taldekako kirola, baita indibi­duala ere, eta niretzat hori da desberdintasuna.
A.E: Futbolean, adibidez, tal­deko kirol bat izanda, ez dago zure menpe bakarrik, beste taldeko kide guztiak ere ba­daude; ondorioz, zuk egun txar bat baldin badaukazu, talde­kideek atera dezakete aurrera. Judon, aldiz, zu bakarrik zaude.

Etorkizuna nola ikusten duzue?
I.E:
Orain, konpetizioekin ja­rrai­tuko dut.
A.E: Nik ere bai. Eta gero, ikusiko dugu! Guretzat ez da ezer aldatzen. 
X.J: Nire asmoa ere judoarekin jarraitzea da, baina konpetitu gabe.

2. Dan-arekin jarraitzeko asmorik ba al daukazue?
I.E: Nik uste dut behin beltza aterata (1. DAN-a), ez duzula pentsatzen gehiago aterako duzunik. Konpetizioak utzita, 30 urterekin hemen jarraituz gero, ikusiko nuke.
A.E: Nik hemendik hiru urte­tara judo egiten jarraitzen ba­dut, eta esaten badidate ea prest nagoen, esango nuke: ‘Goazen prestatzera!’.  
X.J: Azkenean, 30 urtetik pasata, kirola egiten jarrai­tzea… hori jende gutxik egiten du!
A.E: Hemen daukagu bat 65 urterekin gurekin entrena­tzen. Futbolean, adibidez, ez duzu ikusiko halako adineko bat jokatzen.