Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Hernani
Andoni Magia en Zapatillas

2018/08/24, ostirala

«Ikuskizunean, magia nahasten dut naizenarekin eta gustatzen zaidanarekin»

Andoni Martinez de Ustaranek eskainiko du ikuskizuna gaur.
Andoni Martinez de Ustaranek eskainiko du ikuskizuna gaur.

‘Andoni. Magia en zapatillas’ ikuskizuna eskainiko du gaur Andoni Martinez de Ustaran necochearrak Portun. Gaueko 23:00etan hasita izango da, Ibarrolaburu plazan.

Magia en Zapatillas izenbu­ruarekin aurkeztuko duzu gaurko ikuskizuna Portun. Nolatan izen hau?
Egia esan izenburu hau lagun batekin asmatu nuen; izen bat behar nuen bai ikuskizu­narentzat, baita niretzat ere. Andoni da nire izena; Euskal Herrian oso komuna bada ere, Argentinan nahiko bitxia da. Eta Magia en zapatillas janz­kerarekin lotura duelako, es­tetikarekin, egiten dudan ma­giaren informaltasunarekin. Eta hala geratu zen!

Egiten duzun magia motarekin zerikusia duela esaten duzu. Hain zuzen, zer da gaur Portura bertaratzen direnek ikusiko dutena?
Familia osoarentzat ikuski­zuna da. Magia da elementu nagusia; egunerokotasuneko hainbat elementu ere era­biltzen ditut, eta lengoaia eta janzkera ere magoen ohiko iruditik ateratzen dira; horre­gatik diot informala dela.
Jolas asko ere badago, partehartzailea da; malaba­reak ere badaude, zirko ukitu bat baita musika ere. Azke­nean, nahastu egiten dut pix­ka bat magia ni naizenarekin eta gustatzen zaidanarekin.

«Publiko euskaldunari kostatu egiten zaio gerturatzea hasiera batean, baina bukaeran gozatu egiten dute»

Nolatan magia?
Betidanik gustatu izan zait kaleko artea, baita zirkoa ere. Gero magiara pasa nintzen, odolean neramalako; nire aita­ren aita, euskalduna bera ere, mago afizionatua zen. Profe­sionala ez izan arren, denek ezagutzen zuten mago gisa.

Baina, ikasketarik-edo egingo zenuen, ezta?
Madrilen bizi ginenean, nire aitak liburu bat oparitu zidan magiako sekretuekin. Horre­kin hasi nintzen ikasten, eta gainera, urtebeteko ikastaroa egin nuen Madrilgo Juan Tamariz mago ezagunaren eskolan. Ondoren jarraitu dut autodidakta gisa edo beste mago batzuekin harrema­netan egonda. Joaneko bidaia izan zen hura; honekin hasi nintzenetik, ezin gelditu nabil!

Kaleko ikuskizunak hemen baino ohikoagoak dira Argentinan, ezta?
Bai, hori egia da. Baina orain­go honetan, kaleko testuin­gu­rua ez da izango Portukoa. Izan ere, jendeak badaki ikuskizun bat dagoela, eta ordutegi zehatz batean joango da. Baina kaleko xarma egon egongo da; kaleko egoeratik gertu osatuko dugu. Argen­tinan ohitura haundia dugu kalean lana egitekoa –«trabajar a la gorra» dio berak-; eta hemen ere, Euskal Herrian zehar lanean ari nai­ze­la, kalean lanean topatzen ditudan gehienak kide argenti­narrak dira.

Eta publikoari dagokionez, zein desberdintasun dago hemengo eta hangoaren artean?
Publiko euskaldunari kos­tatu egi­­ten zaio hasiera bate­an ger­turatzea, baina bukaeran es­ker­tu eta gozatu egiten dute, beste edozein lekutan bezalaxe. 

Aipatu duzu dagoeneko argentinarra zarela… ze harreman daukazu Euskal Herriarekin eta zehazki, Hernanirekin?
Argentinak Euskal Herria­re­kin harreman haundia dauka garai batean izan ziren mi­grazio fluxuengatik. Nire aita euskalduna da, Eibarkoa; Ar­gentinara joan zen txikia ze­nean. Ni Necocheako Euskal Etxean hazitakoa naiz, nire familiarekin eta anai-arrebe­kin eta jende askorekin bate­ra, Euskal Herriko kultura eta ohiturekin. 

Eta Hernanirekin lotura… Hernaniko Zubillaga abize­nak, hemen eta han [Neco­chean] dauzka familiak. Ho­rrez gain, 2000. urtean Etzakit taldea joan zen Argentinara, tartean Ander Barrenetxea hernaniarra. Eta bertan sortu zen Barrenetxea familiarekin aurreneko harremana. 
Orduan, 2003an Madril ondoan dagoen herri batera etorri nintzen bizitzera eta lau urtez egon nintzen bertan nire familiarekin. Eta orduan, Eus­kal Herriarekin izan nuen aurreneko kontaktua Herna­nin izan zen; Barrenetxea­tarrak bisitatzera etorri nin­tzen. Gaur egun, Hernani gure bigarren etxea da; nekotxea­rrez betea dago eta orain gainera, nire arreba hemen bizi da bere familiarekin.