Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
‘Iruña-Veleia

2017/01/12, osteguna

«Ezinezkoa da, euskerazko horrelako faltsifikazioak egitea»

Ikerketa bat ere egin zuen Juan Martin Elexpuruk berak, gaiari buruz.
Ikerketa bat ere egin zuen Juan Martin Elexpuruk berak, gaiari buruz.

Iruña-Veleiako auziari buruz, hitzaldia emango du Juan Martin Elexpuru filologoak gaur, arratsaldeko 19:00etan Biterin: «grafitoak egiazkoak badira, filologikoki altxor bat daukagu hor».

Badira 11 bat urte, aurkitu zi­tuztela Iruña-Veleia aztar­na­tegian, Araban, zientoka ostra­ka eta grafito, erromatarren garaikoak, III eta IV mendeta­koak, euskerazko eta latinezko inskripzioekin. Aurkikuntza horiek faltsutzat jo zituzten gero, eta auzitara eraman zu­ten Eliseo Gil arkeologoa, fal­tsutu izana egotzita. Ordutik, hogei txosten baino gehiago argitaratu dira, ostraka eta gra­fito horien egiazkota­su­na­ren alde.
Kontua epaitegietan dago, eta horri buruz, hitzaldia eman­go du Juan Martin Elexpuru filologoak gaur, Doberak eta Nabarraldek antolatuta: Iruña Veleia, zertan da?, Biteriko are­to nagusian 19:00etan. Elexpu­ru­rekin hitz egin du Kronikak.

 

Horixe duzu hitzaldiaren gaia... Zertan dago Iruña Veleiako auzia?

Momentuz geldi dago epaite­gietan. Duela zortzi urte hasi zen auzia, eta oraindik instruk­zio fasean dago. Irekita dago­en auzi zaharrena da Euskal He­rrian, eta ekainera arte dauka epea epaileak, artxibatu edo auzitara eramateko.
Baina herritarron aldetik ez badugu indarra egiten, gaizki bukatu daiteke kontu hau.

 

Egiazkotasunaren alde egiten duzu zuk. Zergatik?

Aurkitu ziren ostraka eta gra­fitoak, koherenteak direla­ko, aipatzen duten garaiarekin. Hasieran, 7-8 txosten argitara­tu ziren faltsutasunaren alde, baina geroztik 20 baino gehia­go egin dira egiazkotasunaren alde, interes politiko eta eko­no­mikorik ez zutenek egin­dakoak. Bakoitzak konparatu ditzake batzuk eta besteak, baina egiazkotasunaren alde­koak pisu haundiagokoak, se­rioagoak eta sakonagoak dira.

 

Zuk ere egin zenuen ikerketa bat, eta liburua argitaratu. Zer ondorio atera zenituen?

Ezin direla faltsuak izan, ezi­nezkoa dela euskerazko horre­lako faltsifikazioak egitea. 50 grafito dira, tematika eta garai desberdinetakoak; eta ez dago neologismorik, ez beste akatsik. Faltsifikatzaile batek hanka sartuko luke. Gainera, Eliseo Gilek, faltsifikazioa leporatu diotenak, ez daki euskeraz.

 

Eta zer suposatuko luke euskerarentzat, grafitoak egiazkoak izateak?

Suposatuko luke, konfirma­tzea erromatarren garaian eus­kera erabili zela, kristautasunak erabili zuela euskera, eta eus­ke­razko mugimendua izan zela. Baina ez zaigu hain harrigarria iruditu behar, euskera izan ze­lako biziraun zuen hizkuntza bakarra mendebaldean; beste­ak latinak irentsi zituen. Eta horrek erakusten du, euskerak eta euskaldunek bazeukatela indarra.

Eta hortik aurrera, suposa­tuko luke edukitzea euskeraz­ko aurreneko hitz arruntak eta esaldiak. Filologikoki altxor bat izango genuke. Eta baita gai­ne­rako arloetan ere: garai, fase eta gai desberdinei bu­ruz­ko grafitoak izango genituzke.