musika bizian

Estaturik gabeko herrialdeetako musikariekin Alboka, Hernanitik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 20a, 00:00
Musika Bizian jaialdiko aurkezpenean izan ziren Alboka taldeko Alan Griffin (erdian) eta Joxan Goikoetxea (eskubian).

Galdakaon egingo da musika jaialdi honen seigarren edizioa, urriaren 25 eta 26an. Alboka taldeak ostiralean joko du 21:00etan, Iturrondo Plazan.

Man uharteko, Frisiako, Es­ko­ziako eta Euskal Herriko mu­si­ka taldeak elkartuko ditu aur­ten Musika Bizian jaialdiak; Galdakaon egiten den estaturik gabeko herrialdeetako musika jaialdiak, hain zu­zen. Sei­ga­rren edizio hau urri­aren 25 eta 26an egingo da, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak antolatuta, eta euskal or­dezkaria izango da Herna­niko Alboka taldea. Doan da.

Kontzertuak, luthier azoka eta kale animazioa, doan

Jaialdia ostiralarekin hasiko da, Galdakaoko Iturrondo Pla­zan. Taberna Ibiltaria kale ani­mazio taldeak jarriko du giroa 19:00etan, eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira. Bertan ariko dira Alboka taldea, eta Man irletako Mec Lir.

Larunbatean, artisau eta lu­­thier azoka jarriko da, 12:00e­tatik 14:00etara: Okzita­nia, Sardinia eta Galiziako mu­sika tresna tradizionalen fa­brikatzaileak elkartuko dira. Umeen tailerra ere izango da.

Arratsaldez, 19:00etan,  Ga­li­zia­ko Xistra Coruxo kale animazio taldea ariko da, eta 21:00etan kontzertuak izan­go dira: Frisiako Baldrs Drau­mar, Eskoziako Skipi­nnish eta Eus­kal Herriko Modus Operandi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!