berdintasun kontseilua

Sexualitatea eta harremanak, seme-alabak izatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 20a, 00:00

Hilaren 23an eta 30ean emango du tailerra Elena Jimenez Jimenez sexologoak, Biterin, euskeraz. Izena eman behar da, eta haurren zaintza zerbitzua behar izanez gero, jakinarazi.

Berdintasun Kontseiluak an­tolatuta, tailerra emango du Plax! sexologia zerbitzuko Ele­na Jimenez Jimenez sexo­lo­goak, bi egunetan: urriaren 23 eta 30ean, 17:00etatik 19:00e­tara, Biterin.

Seme-alabak izan ondoren, bikote harremanetan alda­ke­tak izaten dira, eta tailerrean, aldaketa horiek aztertu eta ulertzeko egingo da lan, eta ho­riek eragiten dituzten sen­ti­mendu, emozio eta desirak landuko dira. «Guraso­ta­su­nak, gure bizitza pertsonal zein bikote harremanean hain­bat aldaketa ekar ditzake eta ha­ue­kin batera, egoerak berraztertu eta pauso berriak emateko be­harra sortu», azal­du du Ji­me­nezek. Hori ho­rre­la, landuko dira aita­ta­sunaren eta amata­su­naren inguruko ideiak eta espektatibak, ar­du­rak eta in­de­pen­dentziak, de­si­oa eta mo­ti­bazio sexuala, estereotipoen zu­rrunta­su­nak, familiako ki­de­en arteko harre­ma­nak...

Izen-ematea, irekita

Parte hartzeko, izena eman be­har da 943 33 70 17 zen­ba­ki­an edo berdintasuna@hernani.eus helbidean. Haur zaintza zer­bi­tzua ere eskatu egin behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!