kataluniako epaia

Euskal tsunamia ere, Procesaren alde

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 20a, 00:00
Ostiralean sindikatuek eta Udalak deituta egin zen elkarretaratzea Hernaniko Plazan, eta Autodefentsa Sareak deituta, institutu aurrean.

Hernanin eta Astigarragan elkarretaratzeak egin zituzten ostiralean Udalek eta sindikatuek deituta; Goizuetan, astelehenean. Atzo, ehundaka lagun bildu zen Donostian, Kataluniaren alde.

Elkartasun keinuek ez dute etenik. Astelehenean eman zuen ezagutzera Espainiako Auzitegi Gorenak, Kataluniako buruzagi independentisten aur­kako epaia, eta egun ho­rretan bertan mobilizazioak egin ziren herriz herri Gure Esku Dagok deituta; hala, ma­nifestazioak egin ziren Her­nanin, Astigarragan eta Goi­zuetan.

Kataluniako herritarrek epa­iarekiko desadostasuna adie­raz­teko egin dituzten protestek tsunami izena hartu dute hu­rrengo egunetan, eta Euskal He­rritik ere erantzun bera eman zaio hainbat txo­kotan. Horrela, os­tiralean, Uda­­lek eta sindi­ka­tuek dei­tu­ta, berriro ere elkarre­ta­ra­tze­ak egin ziren Hernanin eta Astigarragan. Hernaniko institutu aurrean ere egin zuten protesta ikasleek, Hernaniko Autodefentsa Sareak deituta.

Atzo, berriz, Donostian egin zuten bat ehundaka herrita­rrek, manifestazio erraldoi ba­tean, Gure Esku Dagok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!