Lau urteko zigorra Karlos Apeztegiari

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 09:40

Atzo epaitu behar zuten Auzitegi Nazionalean, baina alde guztiak adostasunera iritsi dira.

Iruñean jaio eta Hernanin bizi den Karlos Apeztegia  presoari lau urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak. «ETAri atzemandako paperak» oinarri hartuta, hamaika urtekoa eskatzen zuen Fiskaltzak. Aurretik jada 22 urte egin zituen preso.   Atzo epaitu behar zuten Auzitegi Nazionalean, eta zigor luzearen mehatxua zuen bizkar gainean: hamaika urtekoa hain zuzen ere. Azkenean, alde guztien adostasunez lau urteko zigorra ezarri zaio. Urtebete darama kartzelaratua, iazko urrian atxilotu zuten eta.

Gaurko manifestazioa dago deitua, Plazatik hasita, 20:00etan. Presoen senide eta lagunek bat egin dute bertaratzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!