Biterin gaur, Desgaitasunaren Zinemaldiko saioa

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 09:02

‘La niña pirata’ eta ‘Apnea’ film laburrek emango diote hasiera 19:00etan Gainditzen pertsona
gorren elkarteak antolatzen duen zinemaldiari. Urriaren 23an eta 25ean beste bi saio egongo dira.

Gainditzen pertsona gorren elkarteak bigarrenez anto­la­tu dute Desgaitasunei buruzko Zinemaldia eta hamaika saio eskainiko dituzte. Horietako hiru Hernanin eskainiko dira eta lehenengoa gaur hasiko da, Biteri kultur etxean, 19:00­etatik aurrera. 

Bi film labur jarriko dituzte: La niña pirata, Gabriel Lúgigok zuzendutakoa; eta Ap­nea, Gabriel Flainena. 14 mi­nu­tuko iraupena dauka La niña pirata filmak, eta Lucia da protagonista, zazpi urteko neska bat. Be­re ama erizai­narekin batera, tratamendu eta proba asko da­ra­mazki az­ke­naldian. Ama da be­­retzako eredu, baina ezusteko al­da­ke­ta batek, egoera be­rrira egoki­tzera behartuko du.

Apnea laburmetraia, berriz, izen be­reko elkartean koka­tzen da. Bertan, 95 urteko gi­zon bat ari da, aniztasun fun­tzionala du­ten haurrei eta haien familiei laguntzen. Osso izeneko me­to­­dologiaren sor­tzailea da bera. 18 minutuko iraupena dauka.

 

Bigarren saioa asteazkenean

Urriaren 23an izango da biga­rren saioa Biterin, eta errugbi inklusiboari buruzko pelikula bat jarriko dute, 19:00etan ha­sita: Pumpas, abriendo cami­nos. Rafael Ruizek zuzenduta, 87 minutuko iraupena dauka. 

Urriaren 25ean izango da azke­neko saioa Biterin, eta ho­rrek emango dio bukaera, aur­tengo Zinemaldiari. Bi film la­burren ondoren, sari bana­ketaren gala egingo dute ber­tan; eta azkenik, dan­tza era­kustaldia es­kainiko du­te, gur­pildun aulkietan.

Biteriko saio guztietan, zei­nu interpretea egongo da. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!