Pintxo onena bozkatzeko, azken orduak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 18a, 09:03
Jendea tabernetara hurbiltzen da bakailu pintxoak dastatzera.

Bakailu Astea gaur amaituko da eta oraindik ere badago denbora hiru pintxo onenak aukeratzeko.
20:00etan jasoko dituzte botoa emateko kutxak. Igandean banatuko dira sariak udaletxean.

HERNANIARREK eta bisitariek bi aste izan dituzte tabernetako bakailuz eginiko pintxoak dastatzeko eta gaur amaituko da probatzeko eta bozkatzeko aukera. 20:00etan jasoko dituzte botoa emateko kutxak. Hiru pintxo onenak aukeratu ahal izango ditu ordura arte bakoitzak, ez onena bakarrik.


26 tabernak hartu dute parte eta herrian saltsa egon da. Dastaketa hasi zenetik batzuen eta besteen gogokoenak zeintzuk izan diren entzun da koadrilen eta lagunarteko solasaldietan. Hiru pintxo onenak etzi igandean sarituko dituzte, eguerdi aldera. Eta bozkatzen duten herritarren artean, zozketatuko dute lau lagunentzako otordua, Errioguarda jatetxean. Aurten ez da egingo Bakailu Festa, azkeneko egun horretan, Atsegindegiko obrak direla eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!