Lanbide Heziketa

Wukrorako bizikleta bila, Lanbide Heziketa

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 17a, 00:00
Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek konponduko dituzte bizikletak, Wukrora bidaltzeko.

Bizikleta zaharrak berritu eta Wukrora bidaliko dituzte Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek. Erabiltzeko moduan dauden bizikletak ekartzeko eskatu dute, horretarako.

Proiektu berria jarri dute mar­txan Gizarte Berrikun­-tzako LHIIko Oinarrizko Lan­bi­de Heziketako ikasleek: bizi­kletak konpondu, eta Wukrora bidaliko dituzte. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute, bizikletak lortzeko.

Etiopiako eskolarekin, elkarlanean
Urteak dira Hernaniko Lan­bi­de Heziketako ikastetxea eta Wukroko (Etiopia) eskola bat elkarlanean ari direla, eta hortik sortu da orain, proiektu berria.
Hernaniko ikasleek bizikle­ta zaharrak zaharberritu eta Wukrora bidaliko dituzte. Ho­rregatik, Hernani eta ingu­ru­ko herritarrei bizikletak es­katu dizkiete; dagoeneko era­biltzen ez dituzten horiek, baina oraindik gordeta dauz­katenak.
Erbiltzeko moduan dauden tamaina guztietako bizikletak jasoko dituzte, urte osoan zehar. «Baina, zenbat eta le­henago ekarri, hobe», azaldu du­te, lanerako gogoz. 
Hernaniko Lanbide Hezike­tako ikastetxea goiz eta arra­tsaldez egoten da irekita, eta, beraz, nahi denean utzi dai­tezke bertan bizikletak, ate­zainari galdetuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!