Orreaga-Ibañeta lepora irteera, Pirinioetako bunkerretan barrena

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 00:00

Urriaren 27an egingo da bisita gidatua, eta izen-ematea irekita dago www.nabarralde.eus webgunean. Badira ekitaldi gehiago

Nafarroako Ondarearen Gu­neak izenburupean, hainbat ek­italdi antolatu ditzute el­kar­lanean, besteak beste, Her­nani Errotzenek, Nabarraldek eta Eusko Ikas­kuntzak, On­da­rea, Paisaia eta Globali­za­zioaren V. Sinposiorako. 

Horietako bat izango da urriaren 27rako antolatutako ibilaldia, Pirinioetako bunke­rre­tan barrena ibiltzeko. Her­na­nitik autobusa aterako da, eta izen-ematea irekita dago.

 

36ko gerraren ondorioak, agerian

Urriaren 27ko ibilaldi gidatua Nabarraldek, Hernani Erro­tze­nek eta Motako Gaztelua el­kar­teak antolatu dute. Orre­aga-Ibañetako bunkerretara egingo da irteera, Auritzera.

Auritzeko bunkerren ibil­bi­de­ak «XX. mende lazgarrian ko­katzen» gaituela azaldu dute: «Oraingo bi Estatuek sor­tutako muga lerroari ja­rrai­tuz, Espainiaren 36ko ge­rrak utzi­tako ondorioak iku­siko ditugu. Bistan, Pirini­o­e­ta­ko gailurren eremu honetan, balizko eraso bati aurre egi­teko eraikitako gotorleku eta bunkerren az­tar­nak ezagutu­ko ditugu. Fran­kis­moak gerra amaitutzat eman, eta berehala hasi ziren go­tor­le­ku­ak erai­kitzen; horrela, ge­rran preso hartutakoak Kan­tauri itsaso­tik Mediterraneo­rai­no aritu zi­ren 20 urtez. Bigarren Mun­du Gerra leher­tze­ar zela hasi, eta gailur amil­tsu hauetan 169 gotorleku eraiki zituzten Eu­ro­pa­rekiko babes-lerro moduan». 

 

Autobusa, Hernanitik

Autobusa Donostiatik, Larra­men­di gasolindegitik aterako da aurrena, goizeko 08:30etan, eta Hernanin egingo du gel­dialdia 08:40etan, Biteri kultur etxean. Gero, Andoainen, So­ra­billako bidegurutzean gera­tu­ko da, 08:50etan, eta Iru­ñe­an, Matesa eraikinean, 09:40e­tan. Ibañetara 11:00etan iristea aurreikusten da, eta ibilaldia bukatuta, Auritzen bazkaldu ahal izango da, 14:00etan. Arratsaldeko 18:30e­tarako buel­tan izatea espero da.

Izena emateak 25 euro balio ditu, autobusa eta bazkaria barne, eta www.nabarralde.eus webgunean egin daiteke.

 

Zita nagusia, asteburuan

Ekitaldi, irteera, erakusketa eta beste hainbat ekintza gehiago ere antolatu dira jardunaldi ha­uen barruan. Horietan, na­gu­sia, ostiral eta larun­ba­te­rako.

Ostiralean, Iruñeako Civica aretoan emango zaio hasiera, 19:00etan, eta Juan Jose Iba­rre­txek hitzaldia emango du: El es­tatuto de Estella. Larunbatean egun osoan izango dira hi­tzal­di­ak, mugarrien, emakumeen sareen eta beste hainbat gairen inguruan. Izena webgune be­re­an eman daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!