«Jai arrotzei» 2 erantzun, Gazte Egunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Urriaren 12a «jai egun arrotza» izendatu dute Hernaniko Ernaik eta Ikasle Abertzaleakek, eta Gazte Eguna antolatu dute, aurre egiteko. Er­naik, Jai arrotzen au­rrean, Hernaniko gazteak antolatu! lelopean egun osoko egitaraua prestatu zuen: Altsasuko gurasoen hitzaldiarekin hasi zuten larunbata, EH Bilduko bulegoa en­tzulez beteta, eta jai giroan jarraitu zuten gero, gauera arte. Kontrakantxa Gaztetxean elkartu ziren Ikasle Abertzaleak, Jai egun arrotzei intsumisioa lelopean, eta autodefentsaren beharraz hausnartu eta bazkaria egin zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!