Mende erdi eta gehiago, Alkoholiko Anonimoek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Urriaren 15arekin betetzen ditu 51 urte Hernaniko Al­ko­ho­li­ko Anonimoen Santa Bar­ba­ra Taldeak. Aurreneko terapia bilerak etxe batean egiten ziren. Baina taldea haun­di­tzen joan zen heinean, Plazan, lehenago Luistarrena zen lo­kalean ireki zuen bulegoa, eta orduan, 1968an egituratu zen taldea.

Gerora, egun Musika Es­ko­la dagoen horretan izan zuen bulegoa, eta gaur egun, San­diusterriko beheko lokaletan ematen du zerbitzua, astero; Zaharren Egoitzaren azpian.

 

Bilerak, erabiltzaile eta senideentzat

Urteurrenaren harira, Alkoho­li­ko Anonimoen Santa Bar­bara Taldeak gogorarazi nahi izan du «alkoholismoa ez dela bizioa, gaixotasuna baizik; sendaezina, progresiboa eta hilgarria, baina geldiarazi daitekeena. Horretarako, ja­rre­­ra eta benetako gogoa eduki behar dira, edateari uzteko». 

Informazioa ematen da astero, ostegunetan 19:00etan.

Horretan laguntzeko, aste­ro bilerak egiten jarraitzen dute. Batetik, alkoholismo ara­zoa duten erabiltzaileekin egiten dituzte bilerak, terapia itxiak, astelehen eta ostira­le­tan, 19:30etatik aurrera. Bes­tetik, asteazkenetan, Al Anon tal­deko kideak, hau da, gai­xoen senitarteko eta lagunak 18:30etan biltzen dira.

Azkenik, astero, oste­gu­netan, bilera irekia egiten da 19:00etan, errekuperazio pro­grama ezagutu nahi duten guztiei irekita. Telefonoz ere jarri daiteke taldearekin harremanetan, 943 33 11 03 telefonoan, 566 luzapenean.

 

Anonimatua, bermatua

Nabarmendu dute «helburu bakarra dela edan gabe eustea eta beste alkoholikoei horre­tan laguntzea». Horretarako, nork bere esperientzien berri ematen du taldean, baina anonimatua bermatzen da, «errekuperaziorako oinarria baita». Era berean, kide berriei erakusten zaie «zein des­ber­di­na den alkoholaren erruz go­bernatu ezin den bizimodua, edota gaixotasunetik aterata lortzen den bizimodu zo­rion­tsu eta eraikitzailea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!