Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/10/10, osteguna

'Cafarnaúm' filmak emango dio hasiera gaur, Inmigrazinea zikloari

Aurreneko saioa izango da, 19:00etan Biterin, eta beste lau pelikula eskainiko dira urriaren 24an eta 31n, eta azaroaren 29an eta 30ean.

Amher elkarteak antolatzen duen Inmigrazinea gaur hasiko da, Cafarnaúm filmaren proiekzioarekin. Inmigrazioa eta zinea uz­tartzen dira zikloan, eta eskainiko diren bost pelikuletan. Aurrenekoa gaur,  eskainiko da, 19:00etan Bite­rin, eta Libanon kokatuta dago Nadine Labakire­n filma. Zain izeneko haurra da pro­tago­nis­ta, 12 urteko mutiko azkar eta au­sarta. Horri esker egiten die aurre, Beirut hiriko arriskuei. Bere gurasoengandik ihesi, eta bere eskubideak de­fen­da­tzeko, auzitara eramango di­tu, egindako krimenagatik: be­­ra mundura ekartzeagatik. 


Sarrera doakoa izango da

Urriaren eta azaroaren bu­ka­eran jarriko dituzte beste lau pelikulak: urriaren 24an, Fro­zen River edo Río Helado, Court­­ney Huntena; urriaren 31n La Jaula de Oro, Diego Quemada-Diezena; azaroaren 29an Dia­mantes Ne­gros, Mi­guel Alcan­tudena; eta azaroaren 30ean El viaje de Nisha, Iram Haqena.

Guztiak izango dira Biterin, arratsaldeko 19:00etan; eta de­netarako sarrera izango da irekia eta doakoa.