Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/10/10, osteguna

Energia aurrezteko, Euronet 50/50 programarekin bat

Urumea Ikastola aurten sartu da Euronet 50/50 programan.
Urumea Ikastola aurten sartu da Euronet 50/50 programan.

Energia jasangarriaren arloan 2030 urterako ezartzen diren helburuak lortu nahian, Elizatxo, Txirrita eta Urumea ikastoletan jarri da martxan.

Elizatxo, Urumea eta Txirrita Ikastolek, bat egin dute energia aurrezteko Euronet 50/50 programarekin; eta asteazkenean aurkeztu zuen Udalak. Horretarako, ikastoletara bisita egin zuten udal ordezkari­ek, alkatea buru. Europar Ba­ta­suneko ekimena da, eta ho­rren helburua da eraikin pu­bli­koetan energia aurreztea. 

Hernaniko Udalak urte ba­tzuk daramazki Energia Plana lantzen, Europak energia ja­sangarriaren arloan 2030 urte­rako ezartzen dituen helburuak lortu nahian.

Europar Batasunak, besteak beste, CO2 isuriak %40an murriztea ezarri du helburu, eta erakunde publikoak ari dira planak lantzen, helburu hori lortzeko. 


Eraikin publikoen energia kontsumoa murriztea

Hernaniko Energia Planak, hainbat arlo eta neurri aurreikusten ditu, eta lehenengo fasean, helburua da udal eraikinen energia kontsumoa az­tertu eta hori murrizteko neurriak hartzea. 

Horren barruan kokatzen da Euronet 50/50 ekimena. Ikastetxe publikoen energiaren kontsumoaren faktura Udalak ordaintzen du eta, programa honen bidez eta hezkuntza komunitatea inplikatuz, «energiaren kontsumo arduratsu bat» lortu nahi da. 

Programa honetan parte hartzeko ardura hartu zuen aurreneko ikastetxea Elizatxo Ikastola izan zen, pasa den urtean; eta aurten Urumea eta Txirrita gehitu zaizkio. Kon­tsumo arduratsu bat egiteko, bi elementu baliatzen ditu: Ingu­rumena zaintzearen be­ha­­­rrarekiko sentsibilizazioa, eta pizgarri ekonomikoak.


Ikasle eta irakasleen ­konpromisoa, beharrezkoa

Energia aurrezteko plangintza batekin egiten da hori, eta irakasleen zein ikasleen inplikazio eta konpromisoarekin.

Horrela, ikastolek eta Uda­lak elkarlanean, energia au­rrezteko plangintza bat diseinatu dute, eta ikastetxeak hori gauzatzeko ardura hartu du. 

Neurri horiek behar bezala aplikatzen ari direla egiazta­tzeko, talde eragile bat dago. 

Ikasturtearen bukaeran iku­siko da, zenbat energia au­rreztu duten ikastetxeek; eta energia horren aurrezki ekonomikoaren erdia, ikastetxeari emango dio Udalak. 

Ikastetxeek energia aurreztu dezaten motibatzea da programa horren helburua, energia aurrezteaz gain, ikastetxeak onura ekonomiko bat ere baduelako, beste ekimen ba­tzuetan inbertitzeko.