Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/10/10, osteguna

Argazki Lehiaketarako azken eguna da bihar

Parte hartu nahi duenak, Mendiriz Mendiko lokalera eraman behar ditu argazkiak.

Mendizale Astea datorren azaroaren 4tik 8ra ospatuko da, baita azaroaren 17an ere; eta aurten, Argazki Lehia­ketaren 40garren edizioa an­to­latu da. Bertan parte har­tzeko, argazkiak erama­te­ko az­ken eguna bihar da. Ar­gaz­kiak Mendiriz Mendiko loka­lera (Iturregi plaza) era­man behar dira, iluntzeko 20:00e­ta­tik 21:00­etara. 

Gogorarazi dute, elkarteko bazkideek ez ezik, Hernanin bizi diren ar­gazkilari ez pro­fe­­sional guz­ti­ek ere har de­za­ketela parte. Gehienez sei ar­gazki eta gutxienez hiru aur­keztu behar dira, eta argaz­ki­e­tako bat, da gutxienez, Her­na­nin ateratakoa izan behar da. Gaia li­brea da.


Bost sari banatuko dira

Partaidearen izen abi­zenak, telefonoa  eta aur­kezten den argazki ko­purua adierazi be­har dira, argazkiak CD edo USB batean entregatuta, eta Hernanikoa zein den zehaztu. Bost sari ba­na­tuko di­ra, 75 eu­­rokoak, trofeo eta guzti.