Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani

2019/10/10, osteguna

Portu auzoko eguna ospatuko da etzi

Joan den urteko Portu Egunean, lehiaketako tortila patatak dastatzen dira.
Joan den urteko Portu Egunean, lehiaketako tortila patatak dastatzen dira.

Patata tortilla lehiaketa antolatu da eguerdian, ondoren sariak banatuko dira, eta auzo bazkariarekin berotuko dute sabela; arratsaldean, Bide Batez taldeak dantzan jarriko ditu auzotarrak.

Portu auzoan, ohitura dute au­zotarrek, festak pasa eta hi­labete eta erdira, Portu Egu­na ospatzea. Aurten ere, bizi­la­gu­nek egun osoko egitaraua pres­tatu dute etzi, larunbatarekin. Eguerdiko 12:00etan ha­siko da festa, auzotarren ar­teko patata tortilla lehiake­tarekin; bakoi­tzak etxetik ekarri beharko du tortilla, eta 13:00etan banatu­ko dituzte sariak. 

Ondoren, 14:30etan izango da auzo bazkaria; aurrez erosi behar ziren tiketak. Eta buka­tzeko, arratsaldeko 18:00­e­tan, erromerian dantzatuko dute, Bide Batez taldearekin.

Antolatzaileek gonbitea lu­zatu diete auzotar guztiei, fes­tan parte hartu dezaten.