Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani Ereñotzu Arano Astigarraga Goizueta

2019/10/09, asteazkena

Pausoka Eguna larunbatean Urumea Ikastolan ospatuko da

Umeentzako jolasak, Porrotxekin kantu eta dantza saioa, paellada, Marsel magoaren saioa... denetarik egongo da egun guztian zehar.

Pausoka Eguna larunbatean ospatuko da Hernanin, Uru­mea Ikastolaren jolastokian. Goizeko 11:00etan inauguratuko da eguna eta arratsaldeko 19:00ak arte etengabe antolatu dira ekitaldiak umeen alde: Pausoka Tai­lerra, aurpegi mar­gotzea eta eskulanak, Porro­txekin kantu eta dantza saioa, paellada solidarioa, gin­kana, tailerrak, Marsel ma­goaren saioa, puzgarriak, zozketa solidarioa... 

Pausoka elkartea behar bereziak dituzten ume­en guraso elkartea da, irabazi asmorik gabekoa eta 2012an sortua. Beraien ekintzekin, euren seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi dituzte, edozein dela ere arloa (lana, ikastola...).

«Lana burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea, alegia. Bazkideen dirua dugu sarbide bakarra eta edozein laguntza eskertzen dugu». Bazkide egiteko eta informazio gehiagorako pausokaelkartea.org webgunean bilatu daiteke.


EGITARAUA urriak 12

11:00: Pausoka Egunaren inaugurazioa.

11:15: Ezagutu Pausoka Tailerra.

11:30: Aurpegi margotzea eta eskulanak.

12:00: Porrotxekin kantu eta dantza saioa.

13:30: Paellada solidarioa.

15:00: Denentzako ginkana.

15:30: Umeentzako tailerrak.

16:00: Marsel magoaren saioa.

17:00: Puzgarriak.

18:30: Zozketa solidarioa.

19:00: Pausoka Egunaren bukaera.