Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani

2019/10/09, asteazkena

2020ko egutegirako epea gaur bukatzen da

Datorren urteko egutegiaren gaia Hernaniko Koloreak da.
Datorren urteko egutegiaren gaia Hernaniko Koloreak da.

Bost argazki aurkeztu daitezke gaur arte eta ?Hernaniko koloreak? da aurtengorako gaia.

2020 Udal Egutegia osatzeko argazki lehiaketa duela ia hilabete hasi zen eta gaur amai­tuko da argazkiak bidal­tzeko epea. Egutegia aur­ten ere «herritarren argaz­kiekin» osatuko dute eta aurtengorako aukeratu den gaia Hernaniko Koloreak izan da. 

Bertan parte hartu nahi duenak oraindik ere badu denbora, baina azkar ibili ordu gutxi geratzen dira eta.  Argazkiek Her­nanin kokatuak izan behar dute; argazki ba­koi­tzaren ko­ka­pena zehaztu behar da; izenburu bat izan behar dute; eta egileko gehi­enez 5 argazki aur­­keztu ahal izango dira. 

Jatorrizko lanak HHZn (Herritarren Harrera Zerbi­tzua) aurkeztuko dira sinadu­rarik gabe. Bi gutunazaletan: Gutunazal batean, argazkiak. Bigarren gutunazalean, paper batean idatzita, egilearen ize­na, helbidea eta telefonoa.