Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/10/08, asteartea

«Faxismoak aldarrikatzen zituen gauza asko inola ere faxista deituko ez genituenek egun partekatzen dituzte»

Hedoi Etxarte matxoan eman zuen hitzaldiaren une batean. Argazkia:?Argia. Eneritz Arzallus
Hedoi Etxarte matxoan eman zuen hitzaldiaren une batean. Argazkia:?Argia. Eneritz Arzallus

Hedoi Etxarte idazleak hitzaldia eskainiko du bihar, 19:00etan, Biteri kultur etxean eta bertan 'Faxismoa gaur eta hemen' aztertuko du «zenbait autorek faxismoa sortzen denetik egiten duten azterketa partekatuz».

Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986) idazle, zuta­be­gile eta biolin-jotzai­leak bi­har hitzaldia es­kainiko du Bi­teri kultur etxe­an, 19:00­etatik aurrera, faxismoaren inguruan, Faxis­moa, gaur eta hemen izenbu­rupean. Argia aldizkariak antolatu du hitzaldia, bere mendeurreneko ospatzeko ekitaldien barruan.


Nondik nora joango da hitzaldiaren mamia faxismoa gaia hartuta?

Bi gauza egingo ditut hi­tzal­dian. Batetik ibilbide bat, zen­bait autorek faxismoa sor­tzen denetik egiten duten az­terketa partekatuz; George Or­well, Cla­ra Zetkin eta Ber­tolt Brecht hi­ru nabarmen aipa­tzearren eta bestetik ga­ur egun faxismo ezaguna edo faximo historikoa eta gaur egun­goaren artean egon dai­tezkeen aldeak nabar­men­duko ditut.


Gaur egungoan ardaztuta nongo faximoaz ariko zarete hitzaldian?

Denetarik aurkituko dugu. Etxekoaz, Euskal Herrikoaz, hi­tzegin behar da zer an­tze­ko­tasun aurkitu daite­keen he­men­go faxismo eta faxis­mo his­torikoaren artean, bai­na baita ere Europan zehar ger­ta­tzen denaren iguruan, mi­gra­zio politiketatik edo hiri­tar­tasun politiketatik ha­sita talde zehatzen estig­matizazioa eta abar.

«20garren mendeko faxismoaren sortzaileetako asko sozialdemokraziatik datoz eta nolabaiteko antzekotasuna dute euren programan gaur egun ere»

Ultraeskuina eta faxismoa sinonimoak dira edo bereizi egin behar dira?

Printzipioz faxismoa ultra­es­kuina da, baina ultra­es­kuin guz­tia ez da faxismoa. Hori da egiten den bereizketetako bat, baina hala ere garai ba­tean faxistek aldarrikatzen zituzten gauza asko, ikus­puntu eta proiektu asko inola ere faxista deituko ez geni­tuenek parte­katzen dituzte gu­rean bezalako garai hau­etan.  


Talde edo alderdi faxisten islada parlamentuetan edo haustekundeetan oso urria da emaitzei erreparatzen ba­diogu. Hori horrela al da?

Nik uste dut faxismoa detek­tatzea erraza da eta euren bu­rua horrela aurkezten dute­nean, baina gaur egun arra­kasta du­ten proiektuek orohar  ez du­­te bere burua 20. men­­deko faxismo­arekin iden­­­ti­fi­ka­tzen. Are gehiago be­rriki iku­si di­tugu bere burua inoiz faxis­ta­tzat hartuko ez geni­tuzkeen al­der­­diak, Bilbo ezke­rraldeko al­kate  jeltza­le­ak Ita­liko es­kuin mu­turrak esan ­ esaten, ala Gipuzkoan bertan  ematen diren dirula­guntzen inguruan gizarteko sektoreak krimi­nalizatzen edota jazar­tzen Gasteizko aurreko alka­teak egiten zuen bezala... toki­an tokian des­ber­din funtzio­na­tzen du. Europan ekitate sozialetik oso urruti gaude eta gizarte gisa mekanismo ideo­logiko, poli­tiko eta institu­zio­nal asko daude jendea jazar­tzeko nahiz eta gurean ez dagoen alderdi bat bere burua faxis­tatzat daukana. Irungo mugan etorki­nen entregak ditugu eta irudi­tzen zaigu hori ez dela gure kontu bat, gauza burokratikoa balitz bezala eta azken batean poli­ziak bere lana egiten duela, bai­na bizitzaz ari gara hiz­ketan, jendeaz eta orohar gizarteak ez duela ardura bere­zirik horrekin. 

«Europa ekialdean ultraeskuineko korronteak lagundu eta sustatu dira»

Oraindela urte batzuk pentsaezinak ziren erabakiak ikusi dira Europar Batasunean, baita kanpora begira Ukrainia bezalako herrialdeetako politikak babestuz. Europar mendebaldetik kanpo faxismoa zuritzen edo faxismoa legitimatzen duen politikak egiten dira eta barrura begira beste diskurtsoa dago Europar Batasunean? 

Egia da desberdina dela Euro­par ekialdean eta mende­bal­de­an. Alde batetik, ekial­dean sozia­lismo errealean bizi izan diren herrialdeetan ultra­es­kui­­neko korronteak lagundu eta sustatu izan dira kontra­botere gixa eta Europar men­de­baldean inola ere salbu­espen batzuekin agian Espai­nian, Italian eta Grezian, ez luke inork faxista deitzea onar­tuko bere burua. Etor­kinen politiketan ordea ultra­eskuineko alderdien eta alder­di sozialdemokraten artean ez dago alde oso nabarmenik. Eta garaiaren arabera, nolabaiteko onura ekonomikoak daude­ne­an ez da ezer egiten, probesten da okerren dagoen jendearen egoera etekina ateratzeko eta behar ez direnean argiki jazar­tzen dira. Baina Europako mu­gen politika, printzipioz, ez du bere burua ultraeskuin­dartzat daukan inork diseinatu eta funtzionatzen du ultraeskui­na­ren ideologiaren bidez. 


Betiko eskuinak eta sozialdemokraziak Europan faxismoa interesen arabera erabiltzen du?

Askorentzat astakeri bat izan­go da hau entzutea, baina ka­pi­talak aurpegi desberdinak ditu, proiektu desberdinak ditu ba­tzutan kontraesanean sar­tzen direnak, baina ezin dugu ahaztu 20. mendeko faxis­mo­aren fundatzaileetako asko sozialdemokraziatik zetozela, faxismoaren proiektu ekono­mikoak badu nolabaiteko an­tze­kotasuna programa sozial­demokratarekin. Estatu indar­tsu bat nahi du, estatuak nola­bait zerbait agintzen du eko­nomian eta sozialdemo­kraziak faxismoa bezala ez du arazorik inperialismoarekin, koloniak izatearekin eta hori da hain justu ere sozialdemokraziaren eta komunistak izango dire­naren artean dagoen haustu­raren arrazoietako bat. Bata da gerra eta bestea da zer egin eko­nomiekin eta zer egin in­pe­rioekin. Eta beraz gaurko hiz­kuntzan esateko, zer egin mu­ge­kin eta muga politikekin; bai jendeari dagokion politikak eta baita salgaiei dagozkienak. 

«Europako mugen politika ez du diseinatu bere burua faxistatzat duen inork»

...

Be­raz, 20. mendean Frantzian, Erre­suma Batuan, Italian eta beste toki askotan sozial­demo­kraziaren parte bat faxismora pasatzen baldin bada ez li­tzateke arrigarria gaur egun eta jada gertatzen ari da hori. Sozialdemokrazian geldituta, adibide nabarmen bat eduki ge­nuen Manuel Valls  bar­ne ministro izan zenean alderdi sozialistaren baitan. Orain Espainian esaterako modan jartzen ari da Manuel Mone­reo, Julio Anguita... ustez Ezker Batuko jendea defen­datzen dizuna muga politika gogor bat funtsean xenofoboa, gogorra ... esaten diguna muga batetik bestera eskubide batzuk egon behar dutela eta beste batetik beste aldera ez, eta hori da  azken finean gaur egungo inperialismoaren eta enpresa haundien mesedetan  politika kolonialen itzulpen bat. 


Askotan esaten da eztabaida gune batzuetan ezker muturra ere faxista dela. Nola ulertu behar dugu hori gaur egun?

Nik uste hitz asko bana­li­zatzen direla eta ez direla az­tertu nahi. Kasuz kasu aztertu beharko litzateke eta ikusi nork esaten duen, noiz eta zer kontestu edo eztabaida­gune­etan.